Saltar al contenido

Sanitatea Europan

1.3   Sanitatea Europan

 

 

Ŝ      Atzerrian osasun-laguntza jaso ahal izateko, aurretik gizarte segurantzaren bulego batera  joan beharko duzu, eta han Europako Osasun Txartela eskatu beharko duzu. Doanekoa da, eta Europa Batasuneko herrialdeetan erabil dauteke.   

 

Ŝ      Europako Osasun Txartela Irunen bideratzeko, jo ezazu Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentrora.

 

Ŝ      Komunitatez kanpoko herrialde batean bazaude, aseguru bat edukitzea duzu onena, edo, bestela, lehenbailehen zoaz komunitateko herrialde batera.

 

Ŝ      Oso garrantzitsua da gaixotasunaren ondorioz sortutako gastuak bere gain hartzen duen bidaia-aseguru bat edukitzea, baita  istripu bati dagozkionak edo joandako lekuan zein bidaian gertatu gerta daitekeen edozein intzidentzia sanitarioa bere gain hartzen duena.

 

Ŝ      GazteTxartela baduzu, jakin behar duzu  Europ Assistance bidaia-asistentzia asegurua baduela, mundu osorako estaldura duena. Mundu osorako asistentzia, betiere zure ohiko etxetik 30 kilometrotik aurrera.

 

Ŝ      Bere gain hartzen dituen bermeak hauek dira: atzerrian gertatutako gastu medikoak, Espainian gertatzen diren istripuen gastu medikoak, egonaldia luzatzea hotel batean gaixotasunarengatik edo istripuarengatik, gaixoen eta zaurituen lekualdatze sanitarioa,  aseguratu laguntzaileen aurretik itzultzea, ekipajea bilatzea eta aurkitzea, dirua aurreratzea, eta abar.

 

Ŝ      Gazte Txartelaren titularrentzako Asistentzia Telefonora Espainiatik deitzen baduzu: 902 19 02 8; atzerritik: 34.91.51.43.677.

 

Ŝ      Asistentzia eskatzeko, hauek dira eman beharreko urratsak: Eman zure izena, 888 poliza zenbakia, zauden tokia eta telefonoa adierazi, eta azaldu duzun arazoa.

 

Ŝ      Gazte Txartelik ez baduzu, komeni zaizu  zertan den jakitea ISIS bidaia-asegurua. Gazteentzako asegurua da. Prezioak askoz merkeagoak dira, eta beste aseguru batzuekin alderatuta, estaldura zabalagoak ditu. Merkatuan dauden ekipaje-estalduren artean, handienetako bat du. ISIS Adrenalina kirol-estaldura zabalaren aukera ere hor duzu, Irunen, Malay bidaia agentzian tramitatu ahal duzu ISIS asegurua.

 

                                                                                                        Berritua 2014/10/09 

 

 

 



Adobe Reader lortu

PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.

 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org