Saltar al contenido

Sanitate Publikoa

1.1   Sanitate Publikoa

Ŝ      Espainian, sanitatea doakoa da eta zergen bidez finantziatzen da. Autonomia Erkidegoei transferituta dago osasunaren eskumena; horrela, Eusko Jaurlaritza arduratzen da Euskal Herriko sanitatearen eta ospitalen kudeaketaz.

Ŝ        Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzua da. Osakidetzaren osasun-txartela da osasun-arreta jasotzeko behar den dokumentua. Lanean hasten garen arte, gure gurasoen edo senideen osasun-txartelak bermatzen digu osasun-asistentzia. Lan-kontratua lortzen dugunean, gizarte segurantzaren zenbaki bat egokitzen zaigu, eta osasun-txartel indibiduala eskatu behar dugu.

Ŝ      Osanet-en orrialdean eskatu ahal duzu zure osasun-txartel indibiduala :

Ŝ      Txartelarekin batera, familia?mediku bat egokituko zaizu dagokizun anbulatorioan. Aurretiko txanda eskatu beharko duzu gauza hauetarako: familia-medikuarekiko kontsultarako, errezetak eskatzeko, eta mediku espezialista batekin kontsulta egiteko behar den kontsulta-orria eskatzeko.

Ŝ      Zure medikuarekiko hitzordua eskatzeko , deitu zuzenean zure osasun zentrora edo eskatu hitzordua interneten bidez:

Ŝ      Irungo udalaren web orrian aurkituko dituzu osasun zentroen eta ospitaleen telefono zenbaki guztiak.

Ŝ       Gizarte segurantzaren osasun-laguntzaren inguruko informazio gehiago aurkituko duzu bere web orrian (onuradunak, eskariak, arauak, erregimen bereziak, Europako beste herrialdeetara joateko jakin behar direnak...)

 

                                                                                                                    Berritua 2014/10/09



 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org