Saltar al contenido

Drogak żzer dira?

foto

 Ŝ      Drogak kontsumitzeko jokabidea gizakiak oso antzinatik duen jokabidea da. Baina inoiz ez da jakin gaur egun bezain maizago kontsumitzen denik.

Ŝ      Droga-mota asko dagoelarik, kontsumitzeko presioa etengabea delarik eta haiek erabiltzearen ondorioz arazo konpelxuak sortzen direlarik, pertsonak informatua egon behar du, erabaki arduratsuak eta autonomoak hartu nahi baditu; zenbait kontsumoren ondorioak zein diren jakin behar du eta, kontu handiz aztertu ondoren erabaki zer egin.

 Zer dira?

Ŝ      Drogak, edo substantzia psikoaktiboak, legezkoak edo legez kanpokoak izan daitezke. Baina guztiek eragiten dute era berean: garunari eragiten diote. Ez da ahaztu behar, ordea, droga batzuk beste batzuk baino arriskutsuagoak eta kaltegarriagoak direla.

Ŝ      Zein substantzia kontsumitzen den, halakoak izango dira ondorioak eta arriskuak. Horretan guztian, eragina daukate, besteak beste, kontsumitzailearen ahuleziak, kontsumitu dituen substantzia-kopuruak, maiztasunak eta kontsumoa burutzen den inguruneak.

Ŝ      Hainbat droga-mota daude. Substantzia horietakoak dira alkohola, tabakoa, kanabisa, kokaina edo heroina. Alkohola eta tabakoa legezkoak dira. Baina ez da ahaztu behar guztiak direla substantzia psikotikoak. Hots, garunari eragiten diote. Honako eraginak dauzkate:

§         Buruaren jardunbidea, sentimendua eta jarduera aldatzen dute. Kontsumitzea arriskutsua da osasunerako, eta eraginak izan ditzake kontsumitzailearen eta bere inguruaren eguneorko bizimoduan. Era berean, mendekotasuna ere eragin dezakete.

§         Gorputzean ere eragiten dute. Hori, ordea, droga bakoitzaren ezaugarrien eta toxikotasunaren arabera aldatu daiteke.

  

Gehiago jakin, gutxiago arriskatu

Ŝ      Drogei eta substantzia psikotikoei buruz informazio gehiago nahi baduzu, "Drogas saber más arriesgar menos " liburua kontsultatu dezakezu (pdf, 634 Kb). Gainera, liburu hori gasturik egin gabe eskuratzeko aukera ere badaukazu. Doakoa da, eta nahikoa da hona idatzita:  fvsd@fvsd.org.

Ezagutzen al dituzu drogak?

Ŝ      Osasun Ekintza Euskadiko Autonomi Erkidegoko elkarte bat da, Buru Osasuna Sustatzeko eta Zabaltzeko Adituek osatua Elkarte horren helburua da hala eskatzen dutenei hainbat alderditan laguntzea eta haien bizi-kalitatea hobetzea.

Ŝ      Osasun Ekintza kezkatzen duten gaien artean dago drogena, eta batez ere, gazteen arteko kontsumoarena. Gai horiei buruz gazteei informazioa emateko, Osasun Ekintzak test bat dauka, eta han, jolas baten bidez, jakin ahal da pertsona bakoitzak zein maila daukan drogen gainean. Oso erraza eta dibertigarria da parte hartzea. Horrela, hobeto ezagutuko dituzu substantzia horiek.

http://www.osasunekintza.org/drogas/

(Iturria: Gazteaukera)

Nora joan naiteke, drogekin arazoren bat baldin badaukat edo aholkularitza behar baldin badut?

Ŝ      Drogekin zerikusia duen arazo bat baldin badaukazu eta laguntza edo aholkularitza behar baduzu, Irungo Udaleko gizarte-langile batek aztertu lezake zure kasua eta gidatu zintzake egin beharreko urratsetan. Eta nahiago baduzu, bidali iezaguzu e-maila hona:  infojuvenil@irun.org

Ŝ      Zerbitzu erregulatzaileen arreta jaso nahi baduzu, aurretik hitzordua eskatu beharko duzu udaleko gizarte-langilearekin, 010 telefonoaren bidez edo HAZ bertara joanda.  

Informatu zaitez 

Drogei buruzko informazio ugari aurkitu dezakezu Interneten. Hemen, atari batzuk aurkezten dizkizugu drogei buruzko informazio interesgarria dutenak:

http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-19024/es/ - Gazteaukera atariak oso informazio osatua dauka drogei buruz: zer diren, droga-motak, kontsumitzeko moduak... Drogen inguruko sail bat aurkituko duzu; beste bat, alkoholari buruzkoa eta beste bat, tabakoari buruzkoa. 

http://www.drogomedia.com ? Eusko Jaurlaritzako Drogamendekotasunaren Zuzendaritzak informazio interesgarria eskaintzen du drogei eta drogamendekotasunei buruz orokorrean: droga zer den, mendekotasuna zer den, substantziak, prebentzioa, kontsumoa, tratamendua, legedia eta beste gai asko. 

http://www.norbera.org/ - Arriskuan eta/edo babesik gabe dauden nerabeei laguntzeko programa bat da Norbera. Droga-arazoak dauzkaten adingabeei aholkuak eta laguntza ematen diete. 

http://www.proyectohombre.es ? Gizakia Helburu programa hezitzaile-terapeutikoa da drogamendekotasunak prebenitzeko eta tratamendua emateko. Funtsezko hiru alderdi jorratzen ditu: Droga-kontsumoaren prebentzioa, errehabilitazioa eta drogamendekoa gizarteko arlo guztietan gizarteratzea. 

http://www.pnsd.msssi.gob.es/eu/home.htm - Drogei buruzko Plan Nazionala. 

 http://www.elalcoholytu.org/ - Alkoholaren kontsumoa. 

http://www.globaltobaccocontrol.org/- Tabakoaren kontsumoa.

 

                                                                                               Berritua 2017/07/18



Lotutako estekak:

Adobe Reader lortu

PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.

 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org