Izatezko Bikotean inskribatu ahal dira Euskal Autonomi Erkidegoko Erregistroan Izatezko Bikote gisa erregistratua egonez gero, ezkonduta egoteak dakartzan aspektu batzuekiko parekotasuna lor daiteke ( onura fiskalak, laboralak, oinordetzazkoak, ... eta abar) eta horrez gain, errazagoa da bikote gisa erregistratzea edo ezeztatzea bikote-haustea gertatuz gero.
Euskal Autonomi Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatzen dira izaera afektiboko batura egonkorrak direnak, adinez nagusiak diren pertsonez osatuak, sexu berekoak edo desberdinekoak, eta etxebizitza berean edo desberdinetan bizi direnak, eta inskribatzeko, nahikoa da bietako batek gutxienez Erkidegoan edukitzea bizilekua.
Izatezko Bikoteen Legearen babesa edukitzeko
Izatezko Bikoteen Erregistroaren Inskripzioa
Izena eman nahi ez duten bikoteei ez zaie Legea aplikatuko.
Inskripzioa Gipuzkoako Enplegu eta Gizarte Gaietako Ordezkaritza - Izatezko Bikoteen Erregistroa
Intxaurrondo kalea, 70 - 2. Donostia-San Sebastian 20015
Berritua 2011/10/11
Lotutako estekak: