1.2 Sanitate Pribatua
Þ Osasunaren asitentzia, hospitaleko asistentzia baita kirurgikoa ere ematen dizu gaixorik bazaude edo istripua gertatu bazaizu. Aseguru-etxeek aurretik hitzartutako zentroetan eta ospitaletan, baita hitzartutako medikuekin ematen da osasun-laguntza hori.
Þ Mediku-arreta behar izanez gero, aseguratuak medikua, ospitalea eta beste zerbitzu batzuk ere aukeratu ahal ditu, betiere aseguru-etxeak kontratua egiteko momentuan emandako osasun-txartel batekin.
Þ Adeslas, Asisa eta Sanitas dira aseguru-etxe pribatu garrantzitsuenak. Beste konpainia batzuk ere izaten dituzte osasun-aseguruak: Europ Assistance, Allianz, Mapfre, Zurich, Caser, Winterthur, Ocaso, La Estrella, Santa Lucía, eta abar.
Þ Prezioak eskatzailearen adinaren eta sexuaren arabera aldatzen dira (ad.: 30 urteko gizon batentzako prima 40tik gorako da hilean; emakume batentzat, aldiz, garestiagoa da: 50 bat hilean). Urtebeteko kontratua hartzera behartzen dute konpainia askok; beraz, aseguru zehatz bat kontratatu behar da egonaldi motzagoentzat.
Þ Osasun publikoaren zerbitzua ere erabil daiteke osasun-aseguru pribatua izan arren.
Berritua 10/06/02