Saltar al contenido

Odol emateak

Þ      Zergatik eman behar da odola?
Egin diren aurrerapen zientifikoak eta teknologikoak direlarik ere, gizakiaren odola ezin da era artifizialean sortu, eta gizakiaren eskuzabaltasunez lortzen da, gizakia baita bere organismoan frabrika dezakeen bakarra.

Þ      Ezer kaltegarririk gertatu ahal zait odola emateagatik?
EZ. Poltsak lotzeko sistema eta erabiltzen den materiala erabilera bakarrekoak dira; beraz, EZIN DA INOLAKO GAIXOTASUN LARRIRIK KUTSATU (SIDA, hepatitisa edo antzekoren bat). Ematen diren 450 cm3 odol horiek egun batzuen buruan errekuperatzen ditu zure organismoak inolako arazorik gabe. Ohiturarik ez duen emaileren batek nolabaiteko zorabio arin bat izan ahal du, eta oso gutxitan, ubeldura txiki bat besoan, berehala desagertzen dena.

Þ      Ziurra al da odol transfusioa?
Bai. Gaur egun  oso segurua da transfusio-terapia, ematearen eta transfusioaren prozesu osoan hartzen diren zuhurtzia-neurriei esker. Transfusioen segurtasuna handitzeko eta birus-transmisio arriskua ahalik eta gehien  gutxitzeko, gaixoei edo istripua izan dutenei transfusioa egin aurretik, azterketa sistematiko eta zorrotz batzuetatik pasatzen dira odolaren produktu guztiak.

Þ      Ordaintzen al da odola emateagatik?

Ez, odol ematea eskuzabaltasunez eta interesik gabe egiten den keinu bat da. Eta gaurkoz, odolaren osagairen baten defizita duenarentzat, bizitza salbatzeko edo osasuna berreskuratzeko modu bakarra da.

(Iturria: www.gazteaukera.euskadi.net)

Odola ematea Irunen

Þ      Ospital zaharreko eguneko zentroan egiten dira erauzketak (Ama Birjina Mirarietako kaletik sartuta)

Þ      Ordutegia: Hilaren 2.,3. eta 4. ostegunean, 18:30 - 21:00, jaiegunetan izan ezik.

Þ      Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkartea

Luis Mariano 8, 7. B - Irun ? 20302

Tf.: 943 624279 / 676 775626

Þ      Hauek kudeatzen ditu elkarteak:

§         Odol-ematea  

§         Kanpaina puntualak

§         Autotransfusioa

§         Hemofilikoentzako analisiak

Lotura interesgarriak 

http://www.gazteaukera.euskadi.net ? "Gaiak" menuan, "osasuna" azpialtalean, odol-emateari buruzko informazioa aurkituko duzu, oso ongi zehaztutako informazioarekin. 

www.donantesdesangre.com ? Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkartearen web orrian oso informazio praktikoa aurkituko duzu: nola egin odol-emaile, emate-motak, eta egiten diren ohizko galderak. 

http://www.donantesdesangre.net/ - Espainiako Odol?Emaileen Federazioak emailea izateko baldintzei eta abantailei buruzko informazioa eskaintzen ditu bere web orrian; horrez gain, non eman ahal duzun, elkarteen zerrenda eta abar azaltzen da han.

 

                                                                                                          Berritua 10/06/03



 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org