Saltar al contenido

Organuen ematea

Ŝ      Nor izan ahal da organu-emaile?
Bizirik dagoenean, hil eta gero bere organuak beste pertsona batzuen bizitza salbatzeko edo hobetzeko erabil daitezen erabakitzen duen pertsona oro. Nahikoa da hurbileko senideei adierazi izana bere borondatea. Bere borondatea beti erespetatuko da.

Ŝ      Zer egin ahal dut?
Hitz egin zure familiakoekin eta lagunekin organu-emateari buruz. Jakin ezazu zer pentsatzen duten haiek, eta jakinaraziezu zure erabakia.

Ŝ      Zer da emaile-txartela?

§    Zure asmoa da. Hori besterik ez, zure asmoaren adierazpena da. Dokumentu horrek ez zaitu legalki ezertara behartzen. Dokumentu hori eskuratutakoan iritziz aldatzen bazara, nahikoa da puskatzea eta jakinaraztea  familiakoei zure erabakia. Horrela eginez gero, ez du inongo baliorik izango.

§    Doanekoa eta altruista da. Lortu ahal duzun konpentsazio bakarra, eskerrak emateko gutuna da izan duzun elkartasun keinu hori eskertzeko.

§    Hainbat formatutako emaile-txartela ikusi baduzu, ez kezkatu: guztiek dute balio berbera. Hainbat erakunde daude sartuta elkartasunezko egite horretan. Hori dela eta, txartel desberdinak daude, baina informazioa Organización Nacional de Trasplantes erakundeak koordinatzen du. 

Alcer ? Gipuzkoa, Euskadniko Organu-Emateen Lurraldeko Erregistroa 

Ŝ      ALCER Giltzurrun gaixotasuna dutenen elkarteak darama organu-emateen lurraldeko erregistroa.

Ŝ      Karakaseko Erret Konpainia Gipuzkoarra, 12 behea - DONOSTIA ? 20011

Tf.: 943 469047

E-posta: alcergipuzkoa@teleline.es

Ŝ       Ordutegia: Astelehenetik ostegunera: 9:00-13:30 eta 15:30-18:00 Ostiralean: 9:00-15:0030 eta 15:30-18:00 Ostiralean: 9:00-15:00Uztailean eta abuztuan: 9:00-15:00

Ŝ      http://www.alcer.org

Organización Nacional de Trasplantes - www.ont.es 

Ŝ       O. N. T. Organización Nacional de Trasplantes izaera teknikoko erakunde koordinatzailea da, Ministerio de Sanidad y Consumo Ministeriokoa, zeina organuekin, ehunekin eta zelulekin lotutako lortze eta erabiltze klinikoaz arduratzen baita. Hiru mailako erakunde erretikularean oinarritzen da bere izaera: Estatu mailako Koordinazioa, Autonomia mailako koordinzioa eta Ospitalen koordinazioa.

Ŝ      Emate altruista bultzatzea da bere helburu nagusiena; betiere transplante bat behar duen edozein hiritar espainiarrak hori lortzeko aukera handienak eta egokienak izan ditzan.

Ŝ      Gai haien inguruko informazioa aurkituko duzu web orri horretan: nola egin emaile, nola lortu emaile txartela, baita erakunde horrek ematen dituen zerbitzuei buruzko informazioa ere.

 

                                                                                                    Berritua 10/06/02



 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org