Saltar al contenido

* Asexora-T. Sexu Heziketa Tailerra

Asexórate

INFORMAZIO TAILERRAK

Sexualitateaz hitz egin beharra dago, sexu-osasun on bat izateko alderdi garrantzitsuak eta beharrezkoak ezagutzeko. Informatuta egoteak lagundu egingo dizu erabakiak une egokian hartzen eta zeure buruan konfiantza edukitzen. Zenbat eta informazio gehiago eduki, orduan eta ezagutza handiagoa edukiko duzu, eta moldatzeko gaitasunak eta trebetasunak ere handiagoak izango dituzu.

Tailerretan, zuen galderei eta kezkei erantzungo diegu, modu atseginean, dibertigarrian eta anitzean.

Gainera, egin ditzakezuen proposamen berriak ere onartuko ditugu; interesatzen zaigu zuen iritzia:

Zer jakin nahi zenukete?

Zein gairi buruz aritzea nahiko zenukete informazio-saio dibertigarri batean?

Helarazi iezaguzu zure kezkaJaso, aztertu eta ahal dugun guztia egingo dugu aurrera eramateko. Atsegin handiz jasoko ditugu.

>>>Hurrengo ekitaldiak:
      - Mundua ezagutzen
      -  Pintxo sex
      -  Ama/aita hezitzaileak.

Zatoz sexualitateen mundu liluragarria deskubritzera, eta eman izena zuretzat antolatzen ditugun informazio-saioetarako. Ondo pasako duzu ikasiz, eta hainbat alderdi ezagutuko dituzu zure bizitzarako eta egunerokorako balioko dizutenak. Zure baitakoa baita sexualitatea.

 



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org