Saltar al contenido

Nora joan naiteke, sexualitateari buruzko arazoren bat edo galderaren bat baldin badaukat?

pareja

Nora joan naiteke, sexualitateari buruzko arazoren bat edo galderaren bat baldin badaukat?

> Asexora-T zerbitzua: Galdera edo kezkaren bat baduzu, Irungo Udaleko Gazteria Departamentuak ematen duen zerbitzura joan ahal zara. Bide hauek erabil ditzakezu informazioa lortzeko: 
   - Webaren bidez: www.irun.org/igazte 
   - Postazasexorate@irun.org
   - Bitxikerien kutxaz, IGAZTEren Asexora-T Txokoan
   - Gainera, HILILABETE BAKOITZAREN AZKEN OSTEGUNETAN 17:00etatik 20:00etara, Raquel Calvo hezitzaile eta sexologoa zuzenean egongo da MARTINDOZENEA GAZTELEKUan  zurekin egoteko. Zerbitzua KONFIDENTZIALA eta DOAKOA da. Baita ere berarekin kontaktatu dezakezu 943 63 68 26 telefonoan ordutegi berdinean.

Ŝ Familiako medikua: Sexu-transmisiozko gaixotasunen bat eduki dezakezula uste baduzu edo hurrengo eguneko pilula behar baduzu, zure familiako medikuarenera joan zaitezke. Jakin behar duzu mediku batzuk objektore direla eta ez dutela errezetatzen hurrengo eguneko pilularik. Orduan, Bidasoko Ospitaleko larrialdietara joan zaitezke edo osasun-zentroetako larrialdietara.

Ŝ Ginekologoa: Azterketa bat egin nahi baduzu edo metodo antikontzeptibo bat errezetatzea nahi baduzu, ginekologoarenera joan ahal zara. Osakidetzako ginekologoarenerako hitzordua eskatzeko, familiako medikuarenera joan behar duzu lehendabizi. Ginekologia zerbitzua duen klinika pribatu batera ere joan ahal zara. Han kobratu egingo zaizu bisitagatik.

Ŝ Sexualitateari buruzko informazioa edo aholkularitza nahi baduzu, gazteaukera webean EAEko sexologiako zerbitzu publikoen zerrenda aurkituko duzu.

Ŝ ASKABIDE sexu osasuneko klinika bat da eta Donostian eta Errenterian dago. Zentro pribatu bat da, eta ginekologiaren, sexu-heziketaren, sexu-arazoen eta kontrazepzio zerbitzua eskaintzen du.

Ŝ GAZTEAUKERA zerbitzuaren webean sexualitateari buruz oso ongi osatutako informazioa ematen du:
   - Mila galdera dituzu sexualitateari buruz? komunikazioa, identitate sexuala, gaixotasunak, haurdunaldia...
   - Antisorgailuetarako eta larrialdietarako metodoak
   - Aholkularitzako zerbitzu publikoak
   - Sexu-aniztasunari buruzko arreta zerbitzuak
   
Ŝ Informazio ugari aurkitu dezakezu Interneten sexualitateari buruz:

http://www.institutodesexologia.org/  Web honek oso zerrenda osatua dauka lotura interesgarriekin, dokumentazioarekin eta sexualitatearekin loturiko baliabideekin.

http://www.centrojoven.org/  - Madrileko Antisorgailuen eta Sexualitatearen Zentro Gaztearen orrian (CJASM), informazioa aurkituko duzu sexuari buruz, sexualitateaz, sexu-harremanez, antisorgailuez, haurdunaldiaz, ohizko galderen inguruan... Galderak egiteko aukera ere ematen du web honek; profesionalek erantzuten dituzte.

                                                                                                                                                                                                                                                Berrituta 2019/06/13



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org