Saltar al contenido

HAURTXOKOAK

niños

UDAL HAURTXOKOEN zerbitzua Irungo 4 eta 11 urte bitarteko umeentzako da, denbora libre aktibo, sortzaile, parte-hartzaile eta osasungarria gozatu dezaten.

4 - 11 URTE BITARTEKO UMEEI ZUZENDUA

ZER AURKITUKO DUZU HAURTXOKOETAN?

- Proposamen sortzaile, estimulagarri, dibertigarri eta hezigarriak, umeen garapen integralera bideratuak.
-Tailerrak, irtenaldiak, jarduerak familian, profesionalen eskutik.
- Abilezia sozial, kultural eta artistikoen garapena bultzatzea.

4-8 URTE BITARTEKOAK
Tailerrak, irteerak, auzoetako eta hiriko jokoetan parte hartzea, "FAMILIA TA LAGUN" jarduerak familian.

9-11 URTE BITARTEKOAK
Eskalatzea, tailerrak egurra eta errobotika lantzeko, dantza afrikarrak, ping-pong... Eta nahi dituzun jarduerak ere bai!!!
Anima zaitez eta zatoz ostiral arratsaldea gurekin pasatzera!

NON DAUDE?
- Katea
(Araba k., 46) [+ info]
- Lapitze (Descarga k,, 17) [+ info]
- Txikilab-Palmera Montero (Jose Antonio Loidi Bizkarrondo k., 12) [+ info]

Gure jarduerak ikusi nahi al dituzu? Sar zaitez gure facebook-en eta anima zaitez parte hartzera!  

 

KATEA

 

Astelehen, asteazken eta ostiraletan

16:30-19:30

 

 

 

LAPITZE

 

Asteartetik ostiralera

17:00-20:00

 

 

 

TXIKILAB

 

Astelehen, asteazken eta ostiraletan

17:00-20:00

 

 

                                                       Kontsultatu Haurtxokoetan dauden plaza libreak!!!



 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org