Saltar al contenido

Ekipajea eginten

foto

Ekipajea egokiro egitea oso lagungarria izango duzu bidaian zehar. Oso kontuan eduki behar duzu zein garraiobide erabili behar duzun, izan ere, bidaia hegazkinez egin behar baduzu, maleta gogorrak dira egokienak. Trenean bidaiatzen bazara, poltsek arinak izan behar dute. Oinez ibili behar baduzu, motxila duzu egokiena. Bidaia bizikletaz egin behar baduzu, alboko poltsak oso lagungarriak izango dituzu.

Arropa. Komenigarria da nekez zikintzen diren arropak eramatea, erraz garbitzen diren horietakoak, bizkor lehortzen direnak eta, ahal izanez gero, arinak eta bolumen txikikoak. Praka bakeroak dira aukera ona, erresistentzia handikoak baitira, baina garbitzen direnean kosta egiten da lehortzea.
Iragazgaitza. Ondo eutsi behar dio euriari. Batzuetan egun osoa behar dugu hiria ikusteko eta eguraldiak ez du atertzen. Lurruna igarotzen utzi behar du larruazalak arnas hartu dezan, eta behar bezala mugitzen utzi behar dizu.
Oinetakoak. Hoberenak kirolerako zapatilak edo ibiltzeko botak. Europaren hegoaldeko lurraldeetan ibili behar badugu, komenigarria da sandalia batzuk eramatea.

Motxila. Motxilarik hoberenak barruko aldetik egitura zurruna dutenak eta kanpoko aldean marruskadurari eta urari aurre egiteko moduko materiala. Edukiera egokiena 50 eta 60 litro bitartekoa. Ondo egokitu behar zaio gorputzari, eta nola gerrikoak hala uhalek leunak eta zabalak behar dute izan.

Lo egiteko zakua. Ez ezazu lo-zaku merkerik erosi, kontuan eduki bero eduki behar zaituela. Lastairak gutxienez 8 mm-ko lodiera izan behar du zoruko hotzetik babestuko bazaitu. Kontua da lastaira motxilaren goiko patean eramanez gero, ia ez zarela treneko atetik pasatzen. Beste aukera da bertikalean eramatea, motxilari itsatsita, edo bestelako isolatzaile bat erostea, 4 mm-ko lodierakoa eta tolesgarria.

Beste batzuk. Iratzargailua, aiztoa, trenean lo egiten duzunerako lepokoa, plastikoko poltsak, kartazala, boligrafoak, kaiera, eguzkitarako betaurrekoak, txanoa, linterna, motxila txiki bat,...

Iturria: Cafe y Tren

 

                                                                                                                                               Berritua 2013/07/02




 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org