Saltar al contenido

Bidaiatzeko asegurua

foto

Oso garrantzitsua da asistentzia aseguru bat eramatea, bidaian gauden bitartean gaixotasun batek, istripu batek edo beste edozein intzidentzia batek sor ditzakeen gastuak bere gain hartzeko.

Europan barren ibili behar baduzu, garrantzitsua da Europako Osasun txartela eramatea; dohainik da, eta osasun-laguntza emango dizu. Hemen eska dezakezu:  Irunen eskatu

GazteTxartela baldin baduzu, jakin ezazu Europ Assistance bidaiarako asistentzia aseguru bat duela barne. Honek mundu zabalerako asistentzia eskaintzen du, eta ez Europan bakarrik; gainera, zu bizi zaren tokitik 30 km-ra ere erabil dezakezu. Bere gain hartzen dituenak hauek dira: mediku-gastuak atzerrian, itripu baten ondorioz sortutako mediku-gastuak Espainian, hoteleko egonaldia luzatzea gaixotasunarengatik edo istripuarengatik, gaixoen eta zaurituen trasladoa, aseguratuen lehenagoko itzulera, bagageak bilatzea eta aurkitzea, diru aurrerakinak, eta abar. Oso garrantsitzua da telefonoa eta polizaren zenbakia apuntatua eramatea

Gazte Txartelik ez baduzu, Columbus Direct bidaia asegurua interesatuko zaizu.,  oso prezio onean eskeintzen ditu eta.

Kontuan izan kreditu-txartela gehienek barne dutela dohainik bidaia-aseguru bat

                                                                                                                                          Berritua 2013/07/02



 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org