Saltar al contenido

WiFi zerbitzuak dohainik Martindozenean

WiFi zerbitzua Dohainik
Irungo Udalak Internetera sartzeko zerbitzu publikoa eskaintzen du hari gabeko WiFi teknologiaren bitartez. 802.11b/g/a estandarra erabiltzen du, kode irekiko (open source) Debian GNU/Linux plataforma baten gainean eraikia.

WiFi zerbitzuak udaleko espazio itxietan

Udaletxean, Ikust-Alaia Eraikinean (Udal Artxiboa), Udal Liburutegian (San Juan Plaza Arria - CBA Kultur Gunea), Martindozenea Aterpetxe-Gaztelekuan, Gazte Informazio Bulegoan (GIB), Museo Oiasso eraikina, Artaleku kiroldegiko erabilera anitzeko pista eta kafetegia, Azkenportu kiroldegiko kafetegia eta harrera, Ama Xantalen Udal Egoitzako harrera eta gune komunak eskuragai daude.

Zerbitzu hauetako erabiltzaile guztiei erabat dohain sartzeko aukera ematen zaie bere ekipo eramangarritik bertatik (ordenagailu eramangarria edo PDA), Internetera sartzeko mugarik gabe (erabiltzeko baldintzetan arau logiko bat bada erabiltzailea konprometitzen duena legez kanpoko operaziorik ez egitera).

Instalazio bakoitzaren okupazioa kontuan hartuta, baimendutako eguneko erabileraren denboran topeak jarriko dira.

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52