Saltar al contenido

TOPAGUNEA: 12-17 urte

Topagunea

12-25 urte bitarte dituzu?

Hala bada, hau da bilatzen zabiltzana.

Gaztelekuan hainbat gela dituzu zure zerbitzura: gela goxoa, sorkuntza gela, mahai jolas gela eta laket gela. Gela ezberdinen erabilerari TOPAGUNE deritzogu eta arratsaldero erabili dezakezu 12-17 urte badituzu.

Honez gain, Gaztelekuan ekintza ezberdin eta ugari antolatzen dira zuri zuzenduak:

  • Tailerra
  • Jolas eta txapelketak
  • Irteerak
  • Ekintzak
  • Kontzertuak
  • Erakusketak
  • Hiriko edo auzoko jaietan parte-hartzea

Hauek batzuetan guk antolatzen ditugun arren, zure ahotsa entzun nahi dugu eta Gaztelekua zuen proposamenetatik eraiki eta antolatu. Zu zara Gaztelekuko protagonista.

Badakizue gela bat erreserba dezakezuela?

  • Urtebetzeak ospatzeko
  • Musika, dantza...entseguak burutzeko

Beste zerbitzu batzuk:

  • Informazio zerbitzua
  • Aholkularitza zerbitzua
  • Laguntza zerbitzua

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52