Martindozenea Gaztelekua Irungo Udalaren Udal Programa bat da, Gazteria arloak eskainia eta Kabia Elkarteak kudeatua. .
Gazteen Zentro bat da, ikastaroak, tailerrak eskaintzen dituena, Irungo 14-30 urte bitarteko gazte guztientzako topaleku.
Ondorengo hauek daude gure helburuen artean:
- Hemengo gazte elkarteei, antolatutako kolektiboei eta antolatu gabeko gizabanakoei babesa ematea.
- Gazteek proposaturiko aktibitateen garapena posible egitea.
- Benetako protagonistak gazteak berak diren gune bat sortzea.
Nola egiten dugu hori?
Hainbat zerbitzu eta aktibitateren bidez:
- Erabiltzaileen harrera, informazioa eta Gaztelekuko sarrera-irteeren kontrola.
- Aretoak eta ikus-entzunezko materiala eta espezifikoa erreserbatzea.
- Topalekua.
- Internet bidezko kontsulta zerbitzua.
- Mahai-jokoak.
- Gazteentzako informazio gunea da hirian eta beste hainbat lekutan Udalaren Gazte Informazio Bulegoarekin koordinaturik haientzako zuzenduta egon litekeen baliabide, zerbitzu eta jarduera ororen inguruan.
- Ondorengoak antolatzea eta dinamizatzea: tailerrak, erakusketak, antzezpenak, kontzertuak, hitzaldiak, eta Hemeroteka zerbitzua.
- Gaztelekuko erabiltzaile diren eta arrisku egoeran dauden edo konfliktiboak izan litezkeen gazteen hezkuntzan esku-hartzea.
- Gaztelekuk beste leku batzuetan edo hirian antolatutako beste jarduera batzuk.
- Gaztelekun garatu beharko liratekeen gazte-jarduerak jasotzea eta bideratzea.
- Gazteentzako interesgarriak diren taldeekin koordinatzea eta lotura izatea, bereziki bertako gazte elkarteekin.
- Interesgarriak direlako Udalak beharrezko eta egoki derizkion beste programa batzuekin koordinatzea eta haiekin lotura izatea.