Saltar al contenido

Zer gertatu zen Gazte Trukaketari buruzko Esloveniako 52. jaialdian?

Irungo 6 gazte Esloveniara joan ziren Gazte trukaketa batean parte hartzera.

Abuztuaren 28tik irailaren 2ra, 6 gazte joan ginen Esloveniara ?Mixology!? Gazte Trukean parte hartzera, Litija hirian, 52. Jaialdia izeneko musika jaialdia prestatzen laguntzera.

30 bat lagunek parte hartu genuen, Irungoak, , Portugalekoak, Letoniakoak, Hungariakoak eta Esloveniakoak. Parte hartzaileok 18-30 urte bitartekoak ginen, 5 herrialde bakoitzekoak eta lider bat.

Astean zehar, jaialdiarekin, sorkuntzarekin eta turismoarekin lotutako hainbat jarduera egin genituen. Adibidez, tailerra hauek landu ziren: magia, dantzak, akrobaziak, eskulanak, hainbat lan eta abar.

Metodologia ez-formalaz baliatuz, esperientziak partekatu ahal zian ziren, elkarrengandik ikasi eta, batez ere, sormena landu. Ikustaldi kulturalak egiteko aukera ere izan genuen, hala nola Liubliana hiriburura, Litijako gazte zentrora eta inguruetara.

Zortzi eguneko anaitasunezko bilera honi esker, parte hartzaileok hainbat balio landu ahal izan genituen: begirunea, tolerantzia, talde-lana eta kulturartekotasuna.

?Oso gustura egin dugu bidaia eta elkarrekiko bizipena, abentura ahaztezina izanda nahiz eta jaialdia ezin izan zen osatu meteorologia dela eta, nahiz eta kanpalekutik lekualdatu, lan egin behar eta abar? Ez genuke ezeren truke emango eskuratutako esperientzia. Elkarrengandik ikasi eta primeran pasa genuen. Baliteke egunen batean itzultzea 52. Jaialdira!?

                                                              Oihana Rekalde

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52