Saltar al contenido

Yuzz programa, gazte ekintzaileak

Zer da Santander YUZZ? 
Ideia berritzaile bat garatu nahi duten gazte ekintzaileentzako programa bat da, aholkularitza, coworking guneak eta prestakuntza eskaintzen dituena.

   > Aholkularitza pertsonalizatua: Enpresa munduan esperientzia duen tutore bat egokituko zaio parte hartzaile bakoitzari, enpresa plana sortzeko prozesu osoan aholku eman diezaion, baita babesa ere.

   > Ezagutza gunea: Parte hartzaileek gune fisiko bat izango dute beren eskura entitate laguntzaileen instalazioetan bertan, lan egiteko eta ezaupideak trukatzeko.

   > Prestakuntza: YUZZ aditu poolak (200 profesionalek baino gehiagok osatutako sare batek) enpresen kudeaketari, sormenari eta berrikuntzari buruzko prestakuntza saioak emango dizkie parte hartzaileei.

   > YuzzDay topaketak: Egun bakarrean YUZZ komunitate osoa bilduko duen ekitaldi handi bat da, aditu eta ekintzaileen saioez, erronkaz eta lehiaketaz betea, tokiko zentro guztietako YUZZerren arteko elkarrekintzari bide emateko helburua duena.

> Hilean behin, lehiaketak antolatuko dira tokiko YUZZ zentroetan, zorroztasuna eta berritzeko eta taldean lan egiteko gaitasuna probatzeko eta, horrela, komunitatearen baitako harremana sustatzeko.

Santander Yuzz sariak 

   > 50 bidaia Silicon Valleyra: Tokiko YUZZ zentro bakoitzeko irabazleek munduko ekintzailetza ekosistema nagusira bidaiatzeko aukera izango dute, Silicon Valleyra.

   > 60.000 € saritan: Santander YUZZ programak 30.000, 20.000 eta 10.000 euro banatuko ditu Espainiako lehenengo, bigarren eta hirugarren irabazleen artean.

   > Yuzz Emakumea saria: Santander YUZZ programak, EY Fundazioarekin elkarlanean, 20.000 € emango dizkio emakume bat buru duen ekintzailetza proiekturik onenari. 

   > Berrikuntza Teknologiko Disruptiboa saria: Santander YUZZ programak, INDRArekin elkarlanean, 3.000 euroko sari bat emango du.

> Donostiako YUZZ zentroa

> 2018ko deialdian izena emateko formularioa, hemen

> Informazio gehiago, hemen



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52