Saltar al contenido

SUSTRAIAK (Sandra Garayoa)

.

> Erakusketa: Sustraiak
Arista: Sandra Garayoa

 

********************************************************

 

·INAUGURAZIOA: ekainak 8, larunbata 19:30etan Gaztelekuan
Egunak: ekainak 8 - uztailak 6
Ordutegia: asteartetik ostegunera 17:00 a 20:00 eta ostiral eta larunbatak 17:00 a 21:00
Tokia: Martindozenea Gaztelekua 

·TAILERRA: ekainak 8, asteartea. 17:30 - 19:00

 

*********************************************************

 

Sandra Garayoa Donostiako ilustratzaile bat da, Donostian Publizitate Grafikoko gradua eta Bartzelonan (Escola Massana zentroan) Ilustrazioko zikloa egin dituena.
Haren lanean trazu adierazkorrak, forma organikoak eta kontrolik gabeko orbanak gailentzen dira. Naturaletik marraztea gogoko du, gehiegi pentsatu gabe, marrazki espontaneo eta zuzenekoagoak lortzeko,eta, horretarako, eskuzko teknikak erabiltzen ditu, hala nola olio pastelak, akrilikoak, koloretako arkatzak eta grafitoa. Natura du inspirazio iturri nagusi, eta eguneroko bizitzako ekintza eta objektu txikien edertasunean jartzen du arreta.
Gran Teatre del Liceu antzokiarekin, Boqueria azokarekin eta Inspira aldizkariarekin elkarlanean jardun du, eta erakusketa hauetan parte hartu du: Network Flic jaialdiaren VII. edizioan, Bartzelonan, 2016an; "Nomads" erakusketan, zeina Boloniako Frantses Aliantzak antolatzen duen; eta "Loreen hizkuntza" erakusketan, Tolosan, 2017an. Gainera, Eva Toldrà ilustrazio sarien kategoria nagusiko lehen saria irabazi zuen, 2017an, eta Junceda sarien etorkizuneko sortzaileen kategoriako finalista izan zen, 2018an.

 

 



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52