Saltar al contenido

Zaindu ditzagun gure bazterrak!

.

Bi talde eratuko ditugu Bidasoa Ibaiko eta inguruko txokoetako zabor bilketa egiteko: batek uretatik garbituko dugu ingurunea, stand up paddleko XL oholetan, eta besteak, lehorretik.

Ingurunean aurkitzen ditugun zabor eta hondakin guztiak bilduko ditugu, Santiagotarrak-en ontziralekuraino.

Eguna: Ekainak 15
Ordua: 16:00-19:30
Lekua: Osinbiribileko txakurrentzako parkea

Adina: 12-25 urte

Hondakinak botatzeak sortzen dituen arazoen eta birziklatzearen garrantziaren inguruan kontzientziatuko gara.



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52