Saltar al contenido

J A I A K ! !

Auzoetako jaiak baina momentu hobeagoarik ez dago Irungo txoko ezberdinetako gazteak ezagutzeko!
Honengatik, eta Gaztelekua Irun hiriko eta auzo ezberdinetako parte delako, lau auzo ezberdinetako jaietan parte hartuko dugu!!

>>LANDETXAKO JAIAK:
Maiatzeko bi asteburuetan zehar ospatzen dituzte (4-5-6 y 10-11-12), baina gu bigarrenean gerturatuko gara!:
· Maiatzak 10, ostirala:
         · 17:30: Henna tatuaien tailerra
         · 18:30: Barraketara!
         · 19:30: Laser Tag
· Adina: 12-17 urte
17:00etan Gaztelekuan elkartuko gara, denak batera Landetxara joateko. Bestela, nahiago baduzue zuzenean Landetxako frontoian ikusiko dugu elkar! 
*Ez da aurretiko izen ematerik behar.

 

>> ANAKAKO JAIAK:
· Maiatzak 31, ostirala: Gaztelekuak Hirubideko ikasleekin eta bertako AMPArekin kolaboratuko du, denen artean lehenagotik diseinatutako irudi bat kamixetetan serigrafiatzeko tailerra proposatuz. Garraus Toribio plazan izango gara serigrafiatzen 17:30etatik aurrera. Zatoz eta egin zure kamixeta!
Honetaz gain, kale hezitzaileek prestatutako jolasetan parte hartuko dugu, DJ gazte baten musikaz gozatzen dugun bitartean.

 

 >> BELASKOENEAKO JAIAK:
· Ekainak 7, ostirala:
            ·19:00-20:30: ˇ
GIZA FUTBOLINA!
· Adina: 12-17 urte
· Tokia: Irungo Belaskoenea ikastetxeko patioan egongo gara.

 

>> LAPITZEKO JAIAK:
Laister auzo honetan egingo ditugun ekintzei buruzko informazio guztia!

 

************ Ez ahaztu Irungo jaietan antolatzen den GAZTEGUNEAN ere izango garela!! Laister honi buruzko berri guztiak!!! ***************



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52