Saltar al contenido

Genero Berdintasunari buruzko praktikak Lituanian

Interesatuta al zaude Genero Berdintasunean eta ba al duzu ezagutzarik gaian? Gehiago ikasi nahi al zenuke gainera?

Eman izena hilabete batzuetan praktika ordainduak egiteko Genero Berdintasunaren Europako Institutuan (EIGE), Lituaniako hiriburuan.

Lekua: Lituania (Vilnius)
Iraupena: 4tik 6 hilabetera

Betekizunak:
 
- Goi-mailako edo unibertsitateko gradua, hobe gizarte edo humanitate zientzietan
 - Ingeleseko ezagutzak
 - Hastapeneko esperientziaren bat genero-berdintasunean (ikasketak / lanak, ikerketak / esperientzia profesionala)
 - Aurretik Europar Batasuneko instituzioren batean praktikak eginda ez edukitzea
 - Ez dago adin-mugarik

Izena emateko epea: Urriak 17

Informazio gehiago: HEMEN

Gazteen Nazioarteko Mugikortasunerako Zerbitzua

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52