Saltar al contenido

Martxoak 29: Iune Bermejo, LarruSketch eta Jonatan Yelamos

.

 GAZTEARTEAN ESZENATOKIKO urteko lehenengo kontzertua!!

Eguna: Martxoak 29
Ordua: 19:00
Tokia: Martindozenea Gaztelekua
       DOHAKOA!

> Artistak:

Iune Bermejo 16 urte dituen Irundarra da. Txikitatik abesten duen arren, jendaurrean oso gutxitan egin izan du. Bere abestiak laguntzeko teklatua jotzen ikasten dabil, eta gehien gustatzen zaion generoa Pop-a da. Bi urtez egon zen kantu eskolan eta iaz, musikari buruzko udalekuetan egon zen. Gaur egun kantu eskolan dabil eta ikasteko gogo handia du.

Jonatan Yelamos 20 urteko Bilboko gaztea da. 8 urterekin hasi zen pianoa jotzen eta gaur egun, abestu eta gitarra jotzen du. "Izarrak kalean" izeneko telebistako saioa irabazi du eta "Bagoaz" programan parte hartzeaz gain, beste hainbat txapelketetan eta aktuazioetan ibiltzeko aukera izan du. Bere genero musikal gustokoena Pop&Rock eta Rock&Roll diren arren, estilo ezberdinak abestea gustatzen zaio. Musikaria izateaz gain, eta beste artisten bertsioak egiteaz gain, kantautorea dugu Jonatan, eta bai euskeraz bai gazteleraz abestiak sortzea gustatzen zaio.Etorkizunean, berak sortutako abestiengatik ezaguna izatea gustatuko litzaioke.

Beñat Larrukert, Youtuben "LarruSketch" izenez ezaguna, txikitatik musikaz inguratua egon den 22 urteko gaztea da. 6 urte zituelarik, solfeoa ikasten hasi zen eta koro ezberdinetan hartu zuen parte, eta 8 urterekin bibolina (Xirribita") jotzen ikasten hasi zen. Momentu hartan ikusi zuen zein gustuko zuen espresio musikala eta batez ere, folklorikoa. Bere estilo musika gustukoena "Irlandesa" da, bere esanez, bere nortasunaren islada baita. Gaztetan Euskadiko "EIO Gazte" orkestran parte hartu zuen, eta Irungo Kontserbatorioko orkestran ere hartu-eman batzuk izan ditu, LOGSE-ko pianoko lehenengo urteak egin ondoren. Zoritxarreko egun horren ondoren, musika ezinbestekoa izan da bere errehabilitaziorako eta berak duen irudimenaren grina zabaldu zuen, birala egin zen bideoklipari esker: "Despacito cover en Euskera PIXKANAKA".



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52