Saltar al contenido

AIRETIK! (Josu Gonzalez)

.

> Erakusketa: Airetik!
Artista: Josu Gonzalez

**************************************************

INAUGURAZIOA: maiatzak 4, larunbata, arratsaldeko 18:30eta Irungo Gaztelekuan
Egunak: maiatzak 11 - ekainak 1
Ordutegia: asteartetik ostegunera 17:00 a 20:00 eta ostiral eta larunbatak 17:00 a 21:00
Tokia: Martindozenea Gaztelekua 

ˇTAILERRA: maiatzak 7, asteartea. 18:00 - 20:00 --> MANGA ILUSTRAZIOAREN OINARRIA

**************************************************

Lan honetan  hegazkinekin bizitako momentu esanguratsuak ilustrazio moduan espresatu nahi izan ditu artistak .  Aldi berean, azkeneko lau urteetan izandako marrazketa tekniken eboluzioa isladatzen du.

******************************************************************

>Bio
Josu González  hemezortzi urtetako gaztea da .  Ameriketan jaio zen, Panaman konkretuki . Txikitatik gustatu izan zaizkio hegazkinak, baina duela lau urte bere pasio bilakatu dira. Beregan zerbait pizten duen hegazkin bat ikusten duenean, berehala hegazkin hura marrazteko beharra eta gogoa sentitzen du. Gainera, hegazkinez hegan egitea libre sentitzea  da edo zerua laztantzeko  modu bat da eta hau da artistak berak hegazkinak hartzen dituenean sentitzen duena.  Marrazki hauek sortzearen helburua pertsonala da beretzako , izan ere marrazki bakoitzarekin momentu eta oroitzapen horiek betirako gorde nahi ditu. Erakusketa honen bidez munduari bere lana erakutsi nahi dio, eta era berean motibazio handia duen edonori  bere proposamenak edo helburuak betetzeko gai dela  erakutsi nahi dio .

 

Gaur egun, 12 urte daramatza Irunen bizitzen . Astero  hegazkinen bat marrazten du, senide, lagun edo hurbileko jendeak eskatuta. Honetaz gain, beste arteetan ere trebea da, abesten eta antzezten hain zuzen ere. Honen inguruan proiektu berri batzuk hasi ditu, Bago!AZ show-an parte hartu izan du eta etorkizunean mundu honetan jarraitzea espero du, hegazkinak ahaztu gabe noski.




 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52