Saltar al contenido

Gazte erakusketa: "10 years challenge"

.

>>>>> Gaztelekuko gazteak orain...eta duela 10 urte!!

Gaztelekura etortzen diren eta Gaztelekua eurena sentitzen duten gazteak protagonistak egin nahi izatetik sortzen da erakusketa hau. Eurengandik eta eurentzako izango zen erakusketa hau sortzeko ideia bota genuen, parte hartu nahi zuen gazte orori irekiaz gonbidapena, denen artean "10 years challenge" erakusketa sortzeko asmoz.  Parte hartzaile bakoitzak, bere buruaren bi argazki ekarri ditu: bata duela 10 urte ateratakoa, eta bestea aldiz, gaur egungoa. Nahiz eta erakusketa hau ez duen artista batek sortu edo diseinatu, artea bera gazteen garapena dela uste dugu. Honela, gazteen iragana eta orainaldia erakusten dituen 35 argazki baino gehiagoz osatutako erakusketa eder bat izan da bukaerako emaitza.
Denboran zehar egindako bidaia honi esker, gure artean hobeto ezagutzeko aukera izan dugu, eta aldi berean, Gaztelekuko gazteak protagonistak diren espazio bat sortzen lagundu digu, hauek behar duten garrantzia eta errekonozimendua eskeiniz.

INAUGURAZIOA: otsailak 15, ostirala, 19:00etan Irungo Gaztelekuan
Egunak: otsailak 15- martxoak 8
Ordutegia: Asteartetik ostegunera: 17:00-20:00; Ostirala eta larunbata: 17:00-21:00
Tokia:  Martindozenea Gaztelekua



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52