Saltar al contenido

EMAKUME ESANGURATSUAK (Ana Luna)

.

> Erakusketa: Emakume esanguratsuak
Arista: Ana Luna (Ana Lupe Irigoyen)

 

********************************************************

 

·INAUGURAZIOA: martxoak 9, larunbata 18:30etan Gaztelekuan
Egunak: martxoak 9 - apirilak 14
Ordutegia: asteartetik ostegunera 17:00 a 20:00 eta ostiral eta larunbatak 17:00 a 21:00
Tokia: Martindozenea Gaztelekua

·TAILERRA: martxoak 5, asteartea. 18:00 - 20:00

 

*********************************************************

 

Munduko gune ezberdinetako emakume aktibistei buruzko bilaketa moduan aurkezten da lan hau. Alde batetik, ilustratzaileak proiektu pertsonal bezala hartzen du lan hau, emakume izanik, ahalduntze erraminta bat bezala. Beste aldetik, erakusketa honetan azaltzen diren emakume ezagun eta ez hain ezagunei ikuspena eman nahi zaie, gizarteko arlo ezberdinetan egin dituzten ekarpenak eta lorpenak kontuan izanik.

 

Obrak egiteko, teknika digital monokromatikoa erabili da, linea organikoak erabiliz, naturako elementuak emakumeen irudiekin nahastuaz.

 

>Bio:

Ana Luna, Hondarribian 1991an jaiotako Ana Lupe Iridoyren izen artistikoa da.  Ama margolaria eta margoketa irakaslea izanik, txikitatik arteak leku garrantzitsua eduki du bere egunerokotasunean. Irungo Pio Baroja institutuan Arte Batxilergoa ikasi ondoren, hezkuntza formalaren arlora bideratu zituen bere ikasketak, EHUn Lehen Hezkuntzako Magisteritza eginik. Unibertsitateko elkartruke batekin Uruguayra joan zen 2012an, eta geroztik, Hego Amerika eta Euskal Herriaren artean ibili da joan-etorrian. Bertan ezagututako jendeak ilustrazio mundura urbildu zuen, eta bertan interbentzio ezberdinak egiteko aukera izan zuen, kaleko artera gehiago urbilduaz. Euskarri fisikoan egiten zituen bere lanak hasiera batean, baina pixkanaka, ilustrazio digitalaren munduan murgiltzen joan zen.

Gaur egun, Hondarribian bizi da eta Lupe Amunarrizekin (ama) eta Llama Vivarekin (anaia) banatzen duen arte tailerrean aurrera eramaten ditu bere lanak.

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52