Saltar al contenido

TXINGUDIKO OLATUAK (Jaime Izquierdo)

.

"Txingudiko Olatuak" erakusketak 100%ean bertakoa den surfa aldarrikatzen du. Bertako argazkilari eta surfistek olatuekiko duten ikuspuntua da. Erakusketak, Higerreko lurmuturretik Hendaiako ekialderaino dauden olatuen izen eta kokapenak  aditzera ematen ditu; hastapenerako hoberenak diren olatuetatik, adituak direnentzako olatu handi eta indartsuenetaraino.

 

11 fitxaz osaturik dago erakusketa, fitxa bat urautsi bakoitzeko, argazki eta 3 hizkuntzetan (euskera, gaztelera eta frantsesa) agertzen diren azalpen testuekin. Honetaz gain, hauek kokatzeko mapa bat era ikusgai izango da, olatuen grabazioen bideo batekin batera.  100  argazki baina gehiago aurkeztu dituzten 7 argazkilarien lanari esker osatu da erakusketa, hauek mugako bi aldetako argazkilari amateur nahiz profesionalak izanik.

 

-       Javi Muñoz

-       Elur Cambroneo

-       Telmo López

-       Stephane Salerno

-       Mikel Olaizola

-       Carlos Malles

-       Jaime Izquierdo

 

INAUGURAZIOA: abenduak 22, larunbata, arratsaldeko 19:00etan Martindozenea Gaztelekuan
Egunak: abenduak 22- urtarrilak 13
Ordutegia: Asteartetik ostegunera: 17:00-20:00; Ostirala eta larunbata: 17:00-21:00
Tokia:  Martindozenea Gaztelekua

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52