Saltar al contenido

BERSKATE (Alex Arocena)

.

Duela urte batzuk Alex Arocenak BERSKATE proiektua sortzen du, denborarekin zaharkitzen diren irristaulak zaharberritzeko asmoarekin. Erabilerarekin, pitzatzen eta itsusitzen joaten dira taulak. Skate taulak egurrezkoak dira, eta haien bizitza mugatua da.

Bere taula zaharretako bat zaharberritu nahian zegoelarik, berrerabiltzeak dakarren aukera anitzetaz jabetzen hasi zen. Garbitu, moztu, eraldatu eta forma berria eman diezaieke. Margotu eta elementu bitxiak jarri ditzazke. Kustomizatzen ditu. Modu dibertigarri eta erabilgarrian eraldatuz, taulak pertsonalizatzen ditu.  Modu extremo eta kaotikoan berezko nortasuna duten taulak sortu ditzazke. Berriro jaiotzen dira.

INAUGURAZIOA: otsailak 17 (larunbata), 18:30etan Martindozenea Gaztelekuan.



Egunak: otsailak 17 - martxoak 18
Ordutegia: Asteartetik ostegunera: 17:00-20:00; Ostirala eta larunbata: 17:00-21:00
Lekua: Martindozenea Gaztelekua


TAILERRA: 
Eguna
: otsailak 22
Ordutegia: 18:00 - 20:00
Lekua: Martindozenea Gaztelekua

                         Sarrera doan !!!



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52