Martindozenea Gaztelekua Irungo hirigunea Katea auzoarekin lotzen duen eta gero Donostiarantz segitzen duen N-1 errepidearen ondo-ondoan dago. Ibilbide hori bera egiten du kostaldea segitzen duen Santiagoko Bideak.
Eraikina Irungo hirigunea bukatzen den lekuan dago, La Salle Lanbide Eskolaren inguruan.
Hona gure helbidea:
Elizatxo hiribidea, 18
Irun - Gipuzkoa
Nahi baduzu kontsulta ezazu helbidea kale izendegian
Hondarribiatik Donostiara (20 minuturo)
Ikus hemen www.irun.org
Donostiako aireportua Hondarribian, Gaztelekutik 3 km-ra.
Gabarrari k. 5 eta 22. 20280 HONDARRIBIA.
Tel: +34 943 66 85 00
Ikus Hondarribiako aireportuko web-a
Irungo geltokitik egunero ateratzen dira trenak Madrilera, Bartzelonara eta A Coruñara, eta gainera 30 minuturo Gipuzkoako gainerako tokietara aldiriko trenak.
Informazioa: www.renfe.es.
Geltokitik Gaztelekura 20 bat minutu daude oinez.
Beste aukera bat bide estuko trena da, Topo izenez ezagutzen duguna, Irunen hiru geltoki ditu, Gaztelekutik hurbilen dagoena Belaskoeneako geltokia da.
Informazio gehiago: www.euskotren.es
Donostiatik hau izango litzateke ibilbidea:
Donostia-San Sebastián (amara), Anoeta, Loyola, Herrera, Pasaia, Oiartzun, Gaintxurizketa, Irun Ventas, Belaskoenea, Irun Colón.