Saltar al contenido

Elkarteak

Oinarriak / Beharrak

Asoziazionismoa arrazoi sozial asko tarteko direla ez dago bere garairik onenean. Hala ere proiektu hau abian jarri bada elkartegintza gizartearentzako oro har eta gazteentzako beraientzako positiboa, aberasgarria...dela uste dugulako da.

Gizarteari kultura eta kirol adierapide berriak eskaintzen dizkio eta gainera, gehienetan, benetan merezi duen eta positiboa den esperientzia da gazteentzako. Kontua da gazteak berak izatea sortzaileak eta beren kezkak adierazten dituztenak, ez daitezela izan aisiaren kontsumitzaile pasibo hutsak. Kontua da gazteek beraiek agente parte-hartzaile bilakatzeko aukera izatea..

Esperientzia horiek guztiak beren kabuz egiten ahal dituzte, baina elkarte baten bidez egiten direnean, normalean, gizartearengan eragin handiagoa izaten dute, eta balioa ematen zaio horri. Elkarte gisa eratzean eta garatzean hainbat alderdi bermatzen dira eta ez dira isolatutako kultur edo kirol adierazpen huts moduan geratzen.

Egoera honen aurrean antzematen da zenbaitetan gazteek bultzadatzo/babes bat behar izaten dutela elkarte gisa eratzeko. Edo bestela, behin eratu ondoren eta elkartearen prozesu naturalean, gazte-elkartea ongi garatzea eragozten duten zailtasunak sortzen direla; eta horren ondorioz askotan elkartea “akabatzea” etorri da.

Martindozenea Gazteleku Hezkuntza Proiektua bultzatzen duen ekipoak uste du antzematen den premia horri babesa ematen ahal zaiola baliabide honetatik. Berez Gaztelekuko Programa Pedagogikoan jasoa dago.

Uste dugu Irunen honelako zerbitzu bat martxan jartzeko adina kezka badagoela asoziazionismoari dagokionez, kantitatez eta kalitatez.

Helburuak

Martindozenea Gaztelekuan antzemandako beharren deskribapena egin ondoren hona hemen planteatzen diren helburuak:

  • Irungo Gazte Elkarteen sorreran laguntzea.
  • Irungo Gazte Elkarteen sorrera bultzatzea.
  • Irungo elkarteentzako elkartzeko eta kezkak elkarrekin eztabaidatzeko guneak eskaintzea.
  • Irungo biztanleei erakustea/ikustaraztea gazteek eurek egindako/antolatutako aktibitateak.

Metodologia / Zerbitzuak

Ondorengo zerbitzuak eta ekintzak erabiltzen ahal dira arestian aipatutako helburu horiek lortze aldera:

  • Elkarteentzako aretoen eskaintza, nola haiek sortzeko hala garatzeko.
  • Tramiteei buruzko orientazioa: administratiboak/gestioa/Elkarteak sortzeko
  • . Elkartegintzarekin lotutako ohiko zailtasunei buruzko orientazioa.
  • Irungo Gazte Elkarteei buruzko datu-base bat egitea/lortzea, elkarteen artean informazioa trukatzeko aukera emango duena.
  • Elkarteen arteko guneak dinamizatzea, elkarteek bakoitzaren egoera alderatu ahal izateko eta elkarri berri emateko eguneroko zailtasunez, Udalarekin eta beste administrazio publiko batzuekin duten komunikazioan dituzten zailtasun eta aurrerapenez.
  • Irungo gazte elkarteen mahai bat sortzea. (Gazteen elkarteak Irungo Hiritar Foruan nolabait ere ordezkatuak egon daitezen bultzatzea)
  • Gazte Elkarteen interesekoa izan litekeen bibliografia daukan apalategi bat sortzea.
  • Gaztelekuk Irungo elkarteei zuzenduta dauzkan zerbitzuak ezagutzera ematea: Bilerak, liburuxka informatiboak, gutunak, mailing, Gaztelekuaren web orrian zerbitzu espezifiko honen berri ematea.
Informazio gehiago:


          Gazteleku Martindozenea
          Elizatxo hiribidea, 18 - Irun
          Tel. 943.636.826
          gazteleku@irun.org

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52