Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

Txingudiko Bertso-eskola martxan

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren ekimenez Irunabar Bertsozale Bilguneak kudeatutako Txingudiko Bertso-Eskolak lehen urratsak eman ditu 2020-2021 ikasturtean.

 

Agerikoa da martxoaz geroztik hedatu den epidemiak arazo ugari eragin dituela edozein jarduera egin ahal izateko. Hala ere, aurten ere Irunabar Bertsoaren bilguneak 2020-2021 ikasturteari ekingo dio. Horretarako, segurtasun-neurri zorrotzak hartuko dira.

 

Interesatuta bazaude eta galderaren bat edo zalantzaren bat izanez gero, irunabar@gmail.com helbidera idatz dezakezu edo taldeetako arduradunen baten telefonora deitu.

 

TALDEAK

 

1.- GAZTEAK TALDEA: (oraindik zehaztu gabe), 17: 00-18: 00; Bidasoko AEK Irungo euskaltegia. Harremanetarako: (0033) 617 57 33 99 -Irati-.

 

2.- BAT-BATEAN I TALDEA: astelehenero, 19: 00etatik 21: 00etara; (oraindik ez da zehaztu non). Harremanetarako: (0034) 669 36 65 89 -Egoitz-.

 

3.- BAT-BATEKORAKO HASTAPENAK: (oraindik zehaztu gabe), 19: 00-21: 00; Bidasoako AEK Irungo euskaltegia. Harremanetarako: (0033) 617 57 33 99 -Irati-.

 

4.- BAT-BATEAN II TALDEA: ostegunero, 19: 30etik 21: 30era; Hondarribiko Jaizubia auzoko bizilagunen elkartean. Harremanetarako: (0034) 690 06 58 26 -Abel-.

 

5.- HAMABOSTALDIKO BERTSO-TAILERRA, 19: 00-20: 30; Hondarribiko Muara elkartean. Harremanetarako: (0034) 685 72 75 39 -Aitor/(0034) 638 32 69 70 -Adrian-.

 

Gozatu bertsoekin!



 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org