Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

Solas Jolas bueltan izango da abuztuan

Joan den ekainaren 20an, Irungo Udalak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei erantzunez, SOLAS JOLAS programa eten behar izan zuen, prebentzio neurri gisa, behin-behinean.

Hileko azken egunetan, jarduera ez zen berriro martxan jarri, baina, hala ere, kontu handiz, EAEko datuen bilakaerari eta Eusko Jaurlaritzak ematen dituen gomendioei adi betiere, abuztuan jardunera itzultzea erabaki da.

Abuztuko taldeak
Abuztuko taldeak hilaren 5etik 28ra bitartean arituko dira, 09:00etatik 13:00etara.

Aurten, Haur Hezkuntzako taldeak sei lagunekoak izango dira gehienez, eta Lehen Hezkuntzakoak, zortzikoak gehienez. Ohiko txangoak bertan behera geratu dira, eta parte hartzaileak hirian bakarrik mugituko dira. Bestalde, une oro, Eusko Jaurlaritzak segurtasuna ahal bezainbat bermatzeko ezarritako protokoloa beteko da: besteak beste, haurrei tenperatura egunero neurtzea eta taldeen sarrerak eta irteerak mailakatzea. Gainera, haurrek maskara eraman beharko dute, eta egunero etxetik irten aurretik adingabeei tenperatura neurtzeko eskatu zaie familiei, eta, sintomarik badute, txikia izanda ere, etxean uzteko.

 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org