Saltar al contenido

Portal de Euskera del Ayuntamiento de Irun

Página web del Ayuntamiento de Irún

ENE 2019

 

AZAROAK 26

 

"BERTSO JAIALDIA"

19:00 Amaia KZ

 

-       Anjel Mari Peñagarikano

-       Julio Soto

-       Ander Lizarralde

-       Nerea Elustondo

-       Alaitz Rekondo - gai jartzailea

 

AZAROAK 27

 

"MUGA DEITZEN DA PAUSOA" Helduentzako filma

19:30  Amaia KZ

                                                                     

Bi emakume Donostiako etxe zahar batean elkartuko dira. Bata bizirik dago eta zinemagilea da; besteak Elvira Zipitria Irastorza du izena, eta 1982an hil zen. Zinemagilea konturatuko da presentzia ikusezin batez beteta duela bizilekua, hainbat oihartzun ia-ia sumaezinez. Francoren diktaduraz geroztikoak dira hotsetako batzuk; garai hartan, euskara-eskola klandestino bat sortu zuen Elvirak. Etxeko aspaldiko maizterra emakume garrantzitsua izan zen XX. mendeko euskal kulturan eta politikan. Hala ere, ezkutuan geratu da. Zinemagilea, hari buruz gehiago jakin nahiak bultzatuta, ikertzen hasiko da. Bilaketa ez da bat ere erraza izango, eta laster performatibo bihurtuko da. Filma egitea Elvirarengana gerturatzeko modua izango da.

 

Zuzendaria: Maider Oleaga

Ekoizleak: Izarfilms, REC

 

 

AZAROAK 28

 

"EUSKALTZAINDIA, EGUNAK ETA LANAK"  Dokumentala

19:00 Oiasso Museoa

 

Euskaltzaindiaren mendeurrena du ardatz "Euskaltzaindia, egunak eta lanak" dokumentalak, Bernardo Atxaga idazlearen ideia bati atxikita.

 

2019an ehun urte betetzen dira Euskaltzaindia sortu eta euskara arautzen hasi zenetik. Lehenago ere baziren hiztegiak eta gramatikak euskarari buruz, baina gaur egun denak biltzen dira Euskaltzaindian.

Dokumentalak kontagai du bidaia horretan euskara jasoa izatera eraman dituen gertakizun nagusiak zeintzuk eta nork bultzatuak izan diren, estetika retro-futurista baten bitartez, Miren Gaztañaga eta Mikel Ibarguren aktoreek gorpuztua, eta, horrez gain, Euskaltzaindiak euskara nola jasotzen duen erakusten du.

 

Zuzendaria: Fermin Etxegoien

 

 

 AZAROAK 30

"KANTUJIRA" JEIKI HADI taldearekin

 

12:00 Urdanibia plaza

 

 

 

  AZAROAK 30

 

"20.000 LEGOA ITSASPEKO BIDAIAN ZABORRETAN" (TXALO PRODUKZIOAK)

Familientzako antzerkia

 

17:00 AMAIA KZ  - Erosi sarrerak hemen

 

Itsas munstro izugarri batek alarma guztiak piztu ditu; bale handiena baino handiagoa, ziztu batean igeri egiten duena eta kolore ezberdinetan itxuraldatzen den pizti honek ikara eta beldurra eragin ditu itsasoan dabiltzan mariñelen artean.

 

Ze pizti ikaragarri klase izan daitekeen ikertzera abiatuko zaigu itsasora Anorak, surflari trebe eta itsasozale amorratua. 20.000 legoako itsaspeko bidaian, emozioak, beldurrak, txibi erraldoiak, pertsonaia ahaztezinak, fantasiak?

 

Denetik bilduko zaizkio gure surflariari. Abenturazalea bazara eta itsasoak gorderik dituen misterio eta altxorrak ezagutu nahi badituzu, zatoz gurekin eta Nautilusen maratilatik mundu berri bat ezagutuko duzu.

 

 

 ABENDUAK 1

TXISTULARI BANDAREN DIANA

8:30 San Juan plaza

 

MUXIKOAK - Meakako Adixkideak antolatua eta TXISTULARI BANDA

12:00 San Juan plaza

 

 

ABENDUAK 1

 

"GURE ABESTIAK" - Erosi sarrerak hemen!

Luis Mariano Lirika Elkarteak antolatua

19:00 AMAIA KZ

 

"Gure abestiak" Euskal Herriko folkloreko abesti historikoak berreskuratu nahi dituen kontzertu eder bat.

 

 

 ABENDUAK 3

 

"EUSKARALDIA" ekitaldia

10:00 - 19:00 Urdanibia plaza

 

Hiritar orok EUSKARALDIA ETA EUSAKARAREN inguruko "DESIOAK" eta " BIZIPENAK" idatzi eta zabaltzeko aukera izango dute horretarako prestatuko den gunean.

 

ABENDUAK 3

 

"SAGARTU"

HIKA Teatroa eta Oinkari Dantza taldearen eskutik

18:00 Urdanibia plaza. Eguraldi txarra eginez gero Amaia KZn

 

 

 

 

ABENDUAK 3

 

"SOINUJOLEAREN SEMEA" Helduentzako filma

19:30  Amaia KZ

 

Daviz Imazek Euskal Herritik alde egin behar izan zuen hirurogeita hamargarren hamarkadan, bere kideek arbuiaturik. Kalifornian zoriontasuna aurkitu duen arren, iraganak eta erru sentimenduak ez dio bere bizitzako azken egunak lasaitasunez pasatzen uzten. Joseba Altuna, umetako laguna, azken agurra ematera doa eta bide batez aspaldiko kontu batzuk argitzera. Urte asko pasa dira azken aldiz elkar ikusi zutenetik. Heldu da egiari aurre egiteko ordua.

 

Zuzendaria: Fernando Bernués

 

 

 ABENDUAK 4

 

"HAUR PARKEA"

Egurrezko joko tradizionalak

17:00-19:30 San Juan plaza

 

 

 

ABENDUAK 4

 

"TOR MAGOA"

17:30  San Juan plaza.

Eguraldi txarra eginez gero Udaletxeko arkupeetan

 

 

ABENDUAK 4

 

"MARGOLARIA" helduentzako filma

19:30 AMAIA KZ

 

Mikel Urdangarin musikariaren eta Alain Urrutiaren arteko harremana du ardatz filmak. Urrutiak margolan bat oparituko dio Urdangarini, baina baldintza bat jarriko dio: musikariak Londresera joan beharko du lanaren bila. Bidaia aitzakia harturik, bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan.

 

Proiekzioaren ondoren solasaldi musikatua Mikel Urdangarin eta Oier Aranzabalekin barrenduko gara.

 

Zuzendaria: Oier Aranzabal

 

 

ABENDUAK 5

 

"PIKACHU DETEKTIBEA" Familientzako filma

 

17:00 Amaia KZ

 

Istorioa hasten da Harry Goodman detektibea desagertzen denean. Horrek, Tim, bere 21 urteko semea, behartzen du gertatutakoa ikertzera. Pikachu detektibeak, Harryren Pokemon bikotekideak, ikerketarekin laguntzen du. Oso detektibe maitagarri eta dibertigarria da, mundu guztia harritzen duena, baita bere burua ere! Tim eta Pikachu elkarren artean era ikaragarrian komunikatu daitezkeela konturatzen dira eta elkarrekin abentura hunkigarria biziko dute misterio bitxia argitzeko. Pistak bilatzen dituzte Ryme hirian neonez argitutako kaleetan. Hiria metropoli moderno erraldoia da non gizakiak eta Pokemonak mundu hiperrealista batean elkarrekin bizi diren. Pokemon pertsonaia ezberdinekin egingo dute topo eta elkarbizikidetza baketsua suntsitu eta Pokemon unibertso osoa mehatxatu dezakeen konplot beldurgarria argitara emango dute.

 

 

ABENDUAK 5

 

"AGUR ETXEBESTE" Helduentzako filma

19:30 Amaia KZ                                                                          

 

Patrizio Etxebeste (Ramon Agirre) alkateza uztera behartuta ikusten da "osasun arazoengatik". Udaleko agintea ez galtzeko asmoz, Maria Luisa (Elena Irureta) bere emaztea herriko lehen emakumezko alkatea izendatzen du. Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz.

 

Zuzendariak:  Telmo Esnal eta Asier Altuna

 

 

ABENDUAK 27

 

"ELKANO LEHEN MUNDU BIRA"

17:00 Amaia KZ

 

Proiekzio berezi honetan Dibulitoon Studio egongo da, pelikula sortu duen ekoizle irundarra. Sarreran ere sorpresak egongo dira eta dekorazio berezia Bizinemaren eskutik; pelikulak Magallanesen eta Elkanoren lehen mundu bira osatzeko abentura erakusten du.

 

Zuzendaria: Ángel Alonso

 



 

volver

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org