Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

LAUKIZ LAUKI IRUNEN BARRENA

Laukiz lauki irudia

Laukiz lauki Irunen barrena

 

Denbora-pasa argitalpen guztiz berezia, euskara hutsean proposatzen direlako hitz joko guztiak. Irungo Udalak, Euskara Arloaren bidez, eta Bagabiga enpresa irundarrak elkarlanean argitaratua.

Aldizkari osoa, hasi eta buka, guztiz emana da gure Irun hiriari, gure udalerriari eta irundar ospetsuei, betiere hitz jokoen formulak hain bereak dituen ezaugarrietan oinarrituta, bide akademiko eta formaletatik aparte, era jostagarrian.

Halaber, guztiz berezia da ez delako gure inguru hurbilean eta ez horren hurbilean oso-osorik herri bati emana den hitz jokoen argitalpenik ezagutzen, ez euskaraz, ez erdaraz.

Edukiari dagokionez, Irungo atzoko eta gaurko gizon eta emakume artistak -margolariak, musikariak, zinemagileak, bertsolariak...- kirolariak, auzoak, muga herriak, eraikinak, monumentuak, kale izenak, baserriak, ingurunea eta beste asko hartu dira gogoan, horiexek dira hitz joko guztien -hitz gezidunak edo autodefinituak, hitz gurutzatuak edo gurutzegramak, hizki saldak, anagramak, goitibeherak, mailaz mailakoak...- abiapuntu eta oinarri.

Hiritarrek eskuratzeko aukera izango dute, ALE BAT  laguneko, AMAITU ARTE,  2019ko martxoaren 14tik aurrera, honako lekuetan:

ˇ  Irungo Udal Euskaltegia (Urdanibia plaza 5):  astelehena, asteazkena eta ostirala 09:30-14:00 eta asteartea eta osteguna 10:30-13:30 / 16:30-19:00.

ˇ  Euskara Arloa (Foru kalea, 2-4): astelehenetik ostiralera 8:30-14:00.

 

Diario Vasco 2019-03-14



 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org