Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

Ikastetxeentzako laguntzak

EUSKARAZ BAIETZ! Ikastetxeetako eskola orduz kanpoko ekimenetan euskara sustatzeko diru-laguntzak

2019-2020 ikasturterako diru-laguntza deialdiak GAOn argitaratuak 2019ko maiatzaren 14an, 89 zk.

Euskaraz Baietz! 2019-2020. Eskariak egiteko epea: 2019ko urriaren 4.

2018-2019 ikasturterako diru laguntza deialdiak GAOn argitaratuak 2018ko maiatzaren 23an, 98 zk.

Euskaraz Baietz! 2018-2019. Justifikazioa: 2019ko ekainaren 15a

Euskaraz Baietz! diru-laguntzak, Irungo ikastetxeetan, institutuetan eta elkarteetan euskararen erabilera indartzeko eskolaz kanpoko egitasmoetarako dira. Ez dira, beraz, diru-laguntzotan sartzen aipatu xedearekin zerikusirik ez duten ikastetxe edo institutu bakoitzaren ohiko jarduera pedagogikoari dagozkion ekitaldiak.

 

Eskatzaileak

Diru-laguntza hauek eskatu ditzakete:

  • Irungo Haur Hezkuntzako ikastetxeek (2. zikloa).
  • Irungo Lehen Hezkuntzako Ikastetxeek.
  • Irungo Bigarren Hezkuntzako institutuek
  • Hizkuntza Normalkuntza Plana (HNP) aurrera daramaten Irungo DBHOko institutuek.
  • Irungo Guraso elkarteek.

Jarduera esparrua

Diru-laguntza eskuratu ahal izateko, eskatzaileek aurkeztu beharko dituzte deialdi honen xede den sustatze-jarduera garatzen duten egitasmoak, betiere jarduera esparru hauetan sartzen badira:

  • Euskararen erabilera eta hizkuntzarekiko motibazioa sustatzeko estrategiak bideratzeko ikastetxeek, institutuek eta guraso elkarteek antolatutako egitasmoak.
  • Hizkuntza Indartzeko Programan (HIP) parte hartzen duten Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat euskara sustatzeko eta indartzeko antolatzen diren eskola-orduz kanpoko egitasmoak.

Aurkezteko modua

WEB (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.    

 

 2018-2019 ikasturteko justifikazioak aurkezteko epea: 2019ko ekainaren 15a.



Adobe Reader lortu

PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.

 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org