Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

Gurasoentzako diru-laguntzak

 

2017-2018 IKASTURTERAKO DIRU-LAGUNTZA

"Irungo haur eskoletan, haurtzaindegietan eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan matrikulaturik dauden umeen gurasoentzat euskara eskolak" diru-laguntzak

Izaera publiko, pribatu zein itundutako Irungo haur eskoletan, haurtzaindegietan eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan matrikulaturik dauden ikasleen gurasoek euskara ikas dezaten eta dakiten euskara erabili dezaten diru-laguntzak.

Irungo haurtzaindegi, haur eskola eta Haur edo Lehen Hezkuntzako ikastetxeek edo zentro hauetako Gurasoen Elkarteek eska ditzakete diru-laguntza hauek.

 

Eskariak internetez egingo dira SAC24h zerbitzuaren bitartez (https://sac.irun.org/). Horretarako epea deialdiaren laburpena GAOn argitaratzen den hurrengo egunetik 2017ko urriaren 6 artekoa izango da, azken hau barne. Nahi izanez gero, HAZeko autozerbitzu terminaletan (San Martzial kalea, 2), ere egin ahalko dira eskariak egunero 8:00etatik 22:00etara. IRUN TXARTELA edo beste ziurtagiri elektroniko batzuk erabiliz (NAN elektronikoa, IZENPE txartela?). 

Eskariak egiteko pertsona juridikoek tramitazio elektronikorako ordezkaritza eduki beharko dute Irungo Udalaren aurrean beste pertsona fisiko edo juridikoen ordezkari gisa jarduteko, Administrazio Elektronikoa arautzen duen Irungo Udal ordenantzaren arabera (21 eta 22artikuluak). Horretarako, Ordezkaritza bereziaren eskaera bete eta aurkeztu beharko dio Irungo Udalari.          

 

Eskariak (2017ko urriaren 6 arte), ordezkaritza akreditatuta, ondoko dokumentazioaz lagunduta aurkeztuko dira: ardurapeko adierazpena/baimen eskariaeskatzeko inprimakia (A eranskina) eta aurrekontua (C eranskina), egitasmoa (B2 eranskina)

 

Justifikazioa (2018ko ekainaren 15 arte): amaierako justifikazio inprimakia (D eranskina), balantze ekonomikoa (F eranskina) eta fakturen zerrenda (G eranskina), Memoria (E2 eranskina)



Lotutako estekak:

Adobe Reader lortu

PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.

 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org