Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

2019 Euskararen hilabetea

EH19

"EUSKARA, GURE LEIHOA" lelopean Euskara Arloak Irungo ikastetxeekin lankidetzan antolatu duten EUSKARAREN HILABETEA.

 EUSKARAREN HILABETEA programa sortu zen haurren euskararekiko interesa eta jarrera areagotzeko eta hobetzeko.
 
Aurtengo EUSKARAREN HILABETEA otsailaren 6an abiatuko da eta 28an bukatuko da. Tarte horretan hainbat ikuskizun eskainiko ditu Udalak.


 
Haur Hezkuntzako umeek "MARTINAREN PARKE FANTASTIKOA" antzezlana ikusiko dute Producciones Maestras-en eskutik. 

Ikusle osoarentzako antzezpen erakargarria da. Proposamen dibertigarria da, kolorez betekoa, non irudia proiekzioekin nahaste den irudia; musika, zuzenean abestutako jatorrizko kantekin; eta aktoreen antzezte lana.

Genero rolak haurtzaroan, norberaren eta besteen onarpena, enpatia eta elkartasuna bezalako baloreak lantzen dira. Adierazpide ludiko eta motibagarrian, muntaia dinamiko eta dibertigarrian.

Martina arratsaldero doa parkera jolastera. Bere parkea munduko hoberena da, eta ez soilik mundukoa, Unibertso osoko hoberena ere! Bertan lagunekin jolasten da, usoekin, kamioekin, jolasteari beldurra ez dioten helduekin ere.

Mundu berriak deskubritzen ditu parkean, ausarta izatea zer den eta nolakoa den beldurra izatea. Irudimenak mugarik ez duela deskubritzen du. Abentura itzelak bizi ditu bere parkean. Txikiak eta handiak, bakarrik edota languduta, bizitzea baita abenturarik handiena.


Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek Teatro Paraisoren  "GIZON ZORIONTSUAREN ALKANDORA" antzezlanaz gozatzeko aukera izango dute. 

Behin bazen oso gaixorik zegoen Tsar bat. Diagnosia: «Gizon hau ez da zoriontsua», sendabidea: «Gizon zoriontsu bat aurkitu behar duzue, tsarrak horren alkandora jantzi dezan». Paraiso Antzerkiak gizadiaren abentura handienetako batean parte hartzera gonbidatzen zaituzte, hau da, zoriontasuna bilatzera. Nor da munduko emakume edo gizonik zoriontsuena? Galdera honi erantzuten saiatzen dira komedianteak "Gizon zoriontsuaren alkandora" obran. Eta hau da helarazi nahi diegun galdera Euskal Herriko haur guztiei.

Diru gehien duena izango da? Aktoresarik pot eta xarmantena? Indartsuena edo boteretsuena? Zintzoena? Modernoena edo "guay"ena? Tolstoiren jatorrizko ipuineko paisaien eta irudi guztiak islatzen dituen dramaturgia bisual eta poetiko baten bidez garatzen da ikuskizuna, ikusleak une oro harritu nahi dituzten proiekzioen eta ikusizko efektuen bidez. Ikuskizunaren euskarazko testua Patxi Zubizarreta idazlearena da. Patxi Zubizarretak Edelvives sari bat irabazi du 2018an.

 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteei begira Pikor Teatroa taldearen "JAUZI HIRUKOITZA".

Ustekabeko tren istripu batean neska bat hiltzen da eta horrek komunitate osoaren bizitza hankaz gora jarriko du. Hartutako kolpearen ondorioz, ikaskideen artean diziplinarik eza hedatuko da: batzuk lur jota geratuko dira, beste batzuek eskola utziko dute... Harritutako irakasleek zer egin ez dakitela begiratuko diete gertaerei. Maite den norbait hil ondoko doluaz arituko gara, eta dolu prozesu hori egoki gainditzearen garrantzia azpimarratuko dugu. Ikuspegia zabaldu eta gazteek bizitzan bat-batean jasan ditzaketen beste galera batzurekin osatuko dugu istorioa: lehen porrotak maitasunean, norbere jatorrizko hiri edo herrialdetik atera beharra, gurasoen banantzea, nerabezaroko aldaketa fisiko eta emozionalak... galera esanguratsuak guztiak ere, benetako dolu-prozesu batetik igaroko balira bezala gainditu beharko dituztenak.

 

 

IRUNERO ALE BEREZIAK

Gainera, ikastetxe eta institutuek euskarazko ekoizpena kaleratzeko aukera izango dute argitaratuko diren bi aldizkari berezietan. Batak Irungo Haur eta Lehen Hezkuntzako lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren mailako ikasleek egindako lanak jasoko ditu. Besteak, Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleen lanak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren mailako ikasleekin. Ikastetxe guztiek parte hartuko dute ziklo bakoitzeko lan bana aurkeztuz.
Haurren lanak jasoko duten aldizkariak otsailean izango dira kalean, Euskararen Hilabetea programaren bukaerarekin.

 

 



 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org