Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

Euskararen Hilabetea 2020

EH19

"EUSKARA, GURE ALTXORRA" lelopean Euskara Arloak Irungo ikastetxeekin lankidetzan antolatu duten EUSKARAREN HILABETEA.

EUSKARAREN HILABETEA programa sortu zen haurren euskararekiko interesa eta jarrera areagotzeko eta hobetzeko.
 
Aurtengo EUSKARAREN HILABETEA otsailaren 26an abiatuko da eta martxoaren 12an bukatuko da. Tarte horretan hainbat ikuskizun eskainiko ditu Udalak.


 
Haur Hezkuntzako umeek "AROAK ETA MIRARIAK" magia ikuskizuna izango dute Asier Kidamen eskutik. 

Aroak eta Mirariak magia ikuskizun freskoa eta dotorea da haurrentzat. Esperimentu benetan magiko honetan Asier Kidamek bere azken sormenlanak erakutsiko dizkigu. Umoreak eta soinu-banda zaindu batek inguratuta, publikoak mirari txikiak bizitzeko aukera izango du; botere handiak dituen aro bat, ardi jostalariak... baita magia egiten duen pelutxe bat ere.

Fitxa artistikoa:

  • Jatorrizko ideia: Asier Kidam
  • Zuzendari artistikoa: Julia Marin
  • Ilusio diseinua: Luis Martioda eta Víctor Ruiz de Gordoa
  • Jantziak: Garbiñe Goenaga eta María Jesús Ladrón de Guevara
  • Argazkiak: Carlos Arciniega eta Estibaliz Goenaga


Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek Txalo Produkzioak-en "JON BELDURGABEA" antzezlanaz gozatzeko aukera izango dute. 

Jon gazteak ez daki beldurra zer den, beraz, haren aitak aholku zentzuduna eman dio, behin era berriro zer ote den azaltzen saiatu ondoren: goxo-goxo bizi den etxea utzita, beldurraren bila abiatzea.

Hasteko, Jonek sorgin batekin egingo du topo, eta hark gaztelu sorgindu batera bisitan joatea gomendatuko dio; bertan hiru egun ematea lortzen badu, gaztelua sorginkeriaz libre geratuko da eta "gaztelutik kanporatutako" erregeak bere alabarekin ezkontzen utziko dio.

Hala, Jonek hauei guztiei egingo die aurre: maitagarriegia den mamu bati, pirata ezpatari bati, kapadun banpiro bati; horrez gain, saskibaloian arituko da burua galdu duen erraldoi batekin eta hiru buruko deabru baten hiru buruekin eztabaidan ere bai.

Ipuin hau Grimm anaien klasiko bat da eta hauxe adierazi nahi dugu: beldura zer den ez badakizu, adorea ere ez duzu ezagutuko.

 Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaria: Begoña Bilbao
  • Aktoreak: Alfonso Díez eta Aitor Fernandino
  • Egilea: Grimm anaiak
  • Itzulpena: Inma Infiesta

 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2.eko gazteei begira Eidabe taldearen "MARI ETA GAILETA FABRIKA".

Lukak labean egindako gailetak prestatu nahi dizkio amamari, bere etxean egun batzuk geratuko dela aprobetxatuz.

Gozoki hauekin, etxetik kanpo erosoago sentitzen lagunduko diola uste du. Baina gaileten oroitzapenek hain gozoa ez den iraganera eramango dute amama, irenstea kostatuko zaion gogorapenera...

Hamaika zaporetako gaileta kutxa irekitzen dugunean badakigu barruan gure gogoak topatuko ditugula, baina baita jan nahi ez ditugunak ere, usteltzen direnak eta beste norbait etorri eta kutxa irekitzen duen arte.

"Mari eta gaileta fabrika" antzezlana gaur egungo emakumeei bidea erraztu diguten andra langileei egindako omenaldia da.

Iragana eta gaur ez dira hain ezberdinak. Horregatik, memoria eta transmisioa ezinbestekoak dira. Hala, belaunaldiz belaunaldi gaileta errezeta zaharrak pasatzen diren moduan, Lukak Mari amamaren bizipenak jasoko ditu. Iragana jasoko du gaur eguna eraldatzeko.

Berdintasunaz eta parekidetasunaz jarduten duen antzezlana dugu "Mari eta gaileta fabrika".

 

Fitxa artistikoa:

  • Testua: Galder Perez
  • Zuzendaritza: Olatz Gorrotxategi
  • Aktoreak: Ainhoa Artetxe, Nagore Gonzalez, Itxaso Paia
  • Diseinu eta ilustrazioak: M. Biosca - J. Hinojosa
  • Diseinu aholkularia: BLK komunikazioa
  • Argazkiak: Ilara
  • Soinua eta grabaketa: Asier Ercilla, Belea musika ideiak
  • "Grebara" kantaren letra: Olatz Gorrotxategi eta Xabier Paya
  • Irrati ahotsak: Ane Zabala eta Galder Perez
  • Jantziak: La Rueca, Eidabe
  • Eszenografia: ITX
  • Ekoizpena: Eidabe

 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4.eko gazteei begira Txalo Produkzioak taldearen "ZOAZ PAKE SANTUAN".

 

"Daraman bikote bizimodu aspergarriarekin amaitzeko, Andreak, zirt edo zart, gizona pozointzea erabaki du. Ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio eta giltzapeturik dagoen etxe barruan azken orduak pasatzeko prest dago andrea. Baina, jakina... aurreikusitako plana hankaz gora joango zaio..."

Bikote barregarri amorratua. Akats, ahuldade eta torpeziaz betetako bi pertsonaia ageri dra, baina aldi berean, dibertigarri eta maitagarriak. Lehertzeko moduko komedia da eta etengabeko ustegabez hornituta.

 

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: Emmanuel Robert Espalieu
  • Zuzendaria: Begoña Bilbao
  • Antzezleak: Mikell Laskurain eta Ane Gabarain
  • Itzulpena: Martin Agirre
  • Musika: Audio Network
  • Eszenografia: Asier Sancho Senosiain
  • Eszenografia egilea: Escenica Integral
  • Jantzien diseinua: Cristina Martinez
  • Argiztapena: Julen Zaballa
  • Teknikoa: Alfredo Medina Lirio
  • Argazkiak: David Vicente
  • Kartela: David Sueiro
  • Atrezzoak: Cristina Martinez
  • Aholkularitza Juridikoa: Hator
  • Ekoizpen exekutiboa: Martin Agirre
  • Ekoizpen arduraduna: Xabier Agirre
  • Ekoizpena: Txalo

 

 

IRUNERO ALE BEREZIAK

Gainera, ikastetxe eta institutuek euskarazko ekoizpena kaleratzeko aukera izango dute argitaratuko diren bi aldizkari berezietan. Batak Irungo Haur eta Lehen Hezkuntzako lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren mailako ikasleek egindako lanak jasoko ditu. Besteak, Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleen lanak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren mailako ikasleekin. Ikastetxe guztiek parte hartuko dute ziklo bakoitzeko lan bana aurkeztuz.
Haurren lanak jasoko duten aldizkariak martxoan izango dira kalean, Euskararen Hilabetea programaren bukaerarekin.



 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org