Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

2018 Euskararen hilabetea

EH 2018

"EUSKARALDIAREKIN BAT" lelopean Euskara Arloak Irungo ikastetxeekin lankidetzan antolatu duten EUSKARAREN HILABETEA.

 

EUSKARAREN HILABETEA programa sortu zen haurren euskararekiko interesa eta jarrera areagotzeko eta hobetzeko.
 
Aurtengo EUSKARAREN HILABETEA otsailaren 28an abiatuko da eta martxoaren 23an bukatuko da. Tarte horretan hainbat ikuskizun eskainiko ditu Udalak.
 
Haur Hezkuntzako umeek "Liliput" antzezlana ikusiko dute L'Horte Teatreren eskutik. 

Hodei handi baten eta bere alaba txikia den beste baten eskutik hirien eta itsasoen gainetik bidaiatuko dugu, uharte bateraino heldu arte: Liliput. Hodeien begirada samur eta urrundua istorio honen hari eroalea izango da. Gure munduaren behatzaile pribilegiatu gisa, bere narrazioari esker, zer garen eta ingurumenarekiko dugun portaeraren ondorioez hobeto jabetuko gara.
Hodeien azpian, agertokian bertan, bi luthier modernok musika elektronikoko zenbait tresna konbinatuko dituzte, ikusleen laguntzarekin ametsen, erritmoen eta melodia erakargarrien sinfonia bat sortzeko. Tresna elektronikoak eta antzezleek eta ikusleek manipulatutako elementu birziklatuak nahastuz, gure Liliput bereziaren soinu-banda sortzen lagunduko dute.
Bestalde, argi-jokoak eta elementu eszenikoen konbinazioak magiaz beteriko inguru eta giroak sortuko dituzte. Esperientzia interaktibo ernagarria da, eta emanaldi bakoitza bakarra da, publikoaren ekarpenen eta erantzunen araberakoa.


Lehen Hezkuntzak bigarren zikloko ikasleek Teatro Gorakadaren "Moby Dick" antzezlanaz gozatzeko aukera izango dute. 

Moby Dick 6 urtetik aurrerako ikusle guztientzako ikuskizuna da. Bertan, literatura unibertsaleko artelan honen handitasuna nolabait islatzen saiatu gara. Eleberria osorik eszenaratzen ahalegintzea, izan ere, zentzugabea eta handizaleegia izango litzateke. Hala ere, jolas egin eta gure imajinazioa martxan jartzeko aukera paregabea dugu, gure gazteak itsasoaren, kaxaloteen eta pertsonaien gorabeheratan murgiltzeko. Hori guztia ikusi ahalko du ikusleak elementu eszenikoak, erritmoa, umorea, musika, aktoreen lana eta Melvilleren hitzak lagun.
Ismael Pekoden ontziratuko da, Acab kapitainaren balea ontzian. Bidaian zehar, itsasoko bizimoduaren plazerez gozatuko du, lagunak egingo ditu, eta balea mota desberdinak identifikatzen ikasiko du. Baina, Acab kapitainak balea zuria harrapatzea baino ez du izango buruan eta obsesio horrek hondamendira eramango ditu bai Pekod, bai eta tripulazioa ere.


Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako gazteei begira Eidabe taldearen "ZUTUBERRAK".

Bits eta Gor gazte alai eta aktiboak dira. Gaur, txip aldaketan jolasten ariko dira: robotak bailiran, burmuinean txip berria sartzen, bakoitzak bere gogoko dohaia aukeratzeko. Gorrek indarra hautatuko du. Bitsek, aldiz, hizak aukeratuko ditu eta, hitzei esker, trebetasun handia izango du rap kantari gisa. Ondorioz, sekulako arrakasta izango du sarean, YouTuben. Gorrek, inbidiak jota, hitzak gordetzen dituen txipa ezabatuko dio Bitsi. Orain ezin izango du rapeatu, hitzik gabe galduta dago. Zer gertatuko litzateke hizkuntza ezabatuko baligute?

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako gazteentzat "OSKARA PLAZARA", Kukai taldearena.

"Nor zaren jakin nahi baduzu dantza ezazu!". Pablo Iraburuk eta Iñaki Alforjak sortutako film dokumentalean oinarrituz, Kukaik dantza eta zinema bateratzen dituen formatu hau proposatzen du. Hiru dantzarik ?Oskara? ikuskizuneko hainbat pasarte taularatzen dituzte, dokumentalaren proiekzioarekin batera. Ikuskizunaren sormen prozesua da lan honen abiapuntua, IDENTITATEA gogoetarako gai nagusia delarik. 

IRUNERO ALE BEREZIAK

Gainera, ikastetxe eta institutuek euskarazko ekoizpena kaleratzeko aukera izango dute argitaratuko diren bi aldizkari berezietan. Batak Irungo Haur eta Lehen Hezkuntzako lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren mailako ikasleek egindako lanak jasoko ditu. Besteak, Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleen lanak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren mailako ikasleekin. Ikastetxe guztiek parte hartuko dute ziklo bakoitzeko lan bana aurkeztuz.
Haurren lanak jasoko duten aldizkariak martxorako izango dira kalean, Euskararen Hilabetea programaren bukaerarekin.

 

Martxoak 15 eta 16 ·  MINTZODROMO GAZTEA

         Lekua: Mendibil Merkataritza Gunea

         Ordutegia: 10:0-12:00



 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org