Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

ESKOLA KIROLA

Eskola kirola irudia 2016-2017

"Hezitzen duen kirola".        

Euskara hutsean garatzen den egitasmoa

Irungo Udalak, egitasmo hau martxan jarri du, kirol desberdinak ezagutzeko eta praktikatzeko asmotan, hiriko ikastetxeekin elkarlanean.

Ikasturtero, Udalak antolatzen duen eskaintza zabala da, umeei hainbat kirol desberdin ezagutzeko aukera ematen diolarik, betiere beraien adinera eta ezaugarrietara egokituta, etorkizunean kirol ohiturak barneratu ahal izateko moduan.

Udalak, aurretik egindako bideari jarraiki, kirol aniztasuna bultzatu nahi du; kirol bat baino gehiago praktikatzeko aukera, alegia.Horregatik futbola, saskibaloia eta eskubaloiaz gain, raketa, atletismoa, igeriketa, pilota eta rugbya praktikatzeko aukera ere izaten da. Ezin ahaztu ikasturte amaieran gurasoei eskaintzeko antolatzen diren jardunaldiak.

Halaber, Irungo Udalak Gipuzkoako Egokitutako Kirol Federazioarekin batera, kirol egokitua egiteko aukera eskainiko die dibertsitate funtzionala duten umeei. Aurtengo helburuetako bat da eskola kirolaren unibertsalizazioa; hau da, ume guztiek eduki dezaten kirola egiteko aukera berberak, baldintza fisiko, kultural edo ekonomikoen gainetik.

 



 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org