Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna eta eskolarteko finala 2015

oinak buruan

GIPUZKOAKO BERTSO ESKOLEN EGUNA ETA ESKOLARTEKO BERTSO FINALA

2015eko apirilaren 26an

Ikusi argazkiak

 

200 bertsolari gaztek hartu dute parte Gipuzkoako Bertso Eskolen egunean.

2015eko edizioan, bertsolari gazteak Gipuzkoa osoko txokoetatik etorri dira Irunera eta, urtero bezala, Gipuzkoako gaztetxo bertsozaleen harremanak sortu eta indartu nahi izan dira, bertsoa eta jolasa uztartuz.

Goizean Uranzu frontoian eta Udal Euskaltegian aritu dira tailerrak, jokuak egiten (bitxigintza, bertso ipuinak, herri kirolak eta abar). Arratsaldean, berriz, Amaia Kultur Zentroan Eskolarteko XXXV. finala ospatu da.

BERTSO ESKOLARTEKO FINALA

Eskolarteko txapelketaren finala jokatu zen Amaia Antzokian. Finalaren ostean bat-batekoa eta idatzikoaren sari banaketak izan ziren.

 

Eskolartekoaren finala

15:30etan hasi zen txapelketako saioa eta kanporaketatik sailkatutako zortzi bertsolariak aurkeztu zituen Eneritz Artetxek.

· Ane Zuazubiskar

· Jon Ander Iriondo

· Paul Iruretagoiena

· Oier Etxeberria

· Andoni Mujika

· Asier Ibarguren

· Iñigo Ibañez

· Beñat Mujika

Zigor Leunda, Bakarne Urreaga, eta Ainhoa Mujika izan ziren epaile eta Irene Florentino idazkari lanetan.

Bat-bateko saioan Alaia Martin izan zen gai-jartzaile. 300 entzule inguru bildu ziren Amaia Antzokian. Iñigo Ibañez izan zen txapelduna eta Paul Iruretagoinea txapeldunorde. Beraz, ekainaren 27an ospatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako finalean abestuko dute biek.

 

Idatzizkoen sari-banaketak

Lierni Rekondok jaso zuen bertso-paper onenen saria helduenen mailan. Txapelketa honetako partaideei gai bat ematen zaie eta ordubete izaten dute zenbait bertso idazteko. Honakoak izan ziren idatzikoetako irabazleak:

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila 8-9 urtekoak

Irabazlea: Jon Mendiluze (Irurako Ikastola)

Aipamenak:

-Ixiar Barandiaran Errandonea (Ataungo Joxe Miguel Barandiaran eskola)

- Olar Santamari Bulman (Zumaiako Herri Eskola)

- Unai Mir Etxarri (Elgoibar Ikastola)

- Amalur Ponce Oianeder (Debako Luzaro Eskola)

LH 5. eta 6. maila 10-12 urte bitartekoak

Irabazlea: Lantz Unanue (Ikasberri Azpeitiko Ikastola)

Aipamenak:

- Peio Zubeldia Garikano (Tolosako Hirukide Jesuitinak)

- Irati Arakistain (Zumaiako Herri Eskola)

- Maddi Urrestarazu Larrea (Ataungo JM Barandiaran eskola)

- Maddi Altolagirre (Oñatiko Elkar Hezi Ikastetxea)

DBH Lehen Zikloa 12-14 urte bitartekoak

Irabazlea: Oihana Arana (Eskoriatzako Arizmendi Ikastola, Almen gunea).

Aipamenak:

- Aner Perez Manterola (Zarauzko Lizardi Institutua)

- Maddi Aiestaran Iparragirre (Beasaingo Loinazpe Institutua)

- Jone Lizarralde (Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastola)

- Jone Manjarrés Castro (Oiartzungo Haurtzaro Ikastola)

DBH 2. Zikloa eta Batxilergoa 15-18 urte bitartekoak

Irabazlea: Lierni Rekondo (Lasarte-Usurbileko BHI )

Aipamenak:

- Beñat Mujika Izagirre ( Donostiako Santo Tomas Lizeoa)

- Oihana Labiano Sorazu (Ikasberri Azpeitiko Ikastola)

- Naroa Agirre Arozamena (Urnietako Egape Ikastola BHI )

- Ane Beloki Lopez (Legazpiko Haztegi Ikastola



 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org