Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

LanHitz

lanhitz logoa

LanHitz, lana eta hitza, euskara eta eguneroko lana uztartu eta indartzeko ekimena da. Lan munduan euskararen erabilera eta presentzia suspertzeko Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bultzatutako programa da, Foru Aldundiekin eta EUDELekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzako Industria eta Lan Sailekin bat eginik. Badu, bestalde, enpresari-elkarteen eta sindikatu nagusien bermea.

Eusko Jaurlaritzak lan munduan euskararen erabilera sustatzeari ekin zion 90eko hamarkadan. Orduan enpresa handiei eta aldeko baldintzak zituztenei zuzendutako programa pilotua zena, gaur gainerako enpresetara zabal daitekeen egitasmo finkoa da.

Diru-laguntzak

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak urteroko deialdi bidez entitate pribatuetan euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzen deialdia zabaltzen du. Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek ere eskaintzen dute esparru bereko diru-laguntzen deialdi bana.



Lotutako estekak:

Adobe Reader lortu

PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.

 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org