Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

JOSE ANTONIO LOIDI IKERKETA-BEKA

loidi irudia

JOSE ANTONIO LOIDI BEKA

 

Beka honek omenaldi bat izan nahi du adopzioz eta bihotzez Bidasotarra zen Jose Antonio Loidi ospetsuarentzat, eta haren etsenpluari jarraiki, ikerketa suspertu eta bultzatu nahi du hainbat esparrutan; izan ere, berak bere bizitzan zehar hain era oparoan garatu zuen egitekoa sustatzea du helburu beka honek. Gisa berean, ikerketa zientifikoa zabaldu nahi dugu euskaraz, Jose Antonio Loidik hainbeste maite eta sustatu zuen hizkuntzaz. Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz egingo dira, bekaren iraupena 12 hilabetekoa da eta zenbatekoa 9.000 eurokoa (gordinak).

   

 

JOSE ANTONIO LOIDI BEKA 2018

 

2018ko Jose Antonio Loidi ikerketa-beka "EUSKARAZKO IRAKURZALETASUNA IRUNGO UDAL LIBURUTEGIAN" proiektuari eman zaio, Unai eta Maialen Oiartzun Irastorzak aurkeztutakoa (Alkatearen 2146 Erabakia, 2018ko azaroaren 26koa).

 

Epaimahaia honakook osatu dute:

- Mónica Martinez Notario and., Euskara Ordezkaria (epaimahaiburu).

- José Luis Loidi Fernández de Troconiz jn., Loidi familiaren izenean.

- José Monje García jn., Luis de Uranzu Kultur Taldearen izenean.

- Jorge Gimenez Bech jn., Euskara Ordezkariak izendatutako aditua.

- Iban Eguzkitza Luna jn., Euskara Arloko Zuzendaria (idazkari).

 

2018ko edizioa: aurkezpena (2019ko urtarrilaren 22a)

Bidasoko hitza (2019-01-23)

Conecta Bidasoa (2019-01-23)

Diario Vasco (2019-01-24)

 

 

2016 Edizioko lanaren aurkezpena 2018-11-27

Diario Vasco 2017-7-04

Bidasoko hitza 2017ko ekaina 

Noticias de Gipuzkoa 2017-06-23



 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org