Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

JOSE ANTONIO LOIDI IKERKETA-BEKA

loidi irudia

JOSE ANTONIO LOIDI BEKA 2016

 

Beka honek omenaldi bat izan nahi du adopzioz eta bihotzez Bidasotarra zen Jose Antonio Loidi ospetsuarentzat, eta haren etsenpluari jarraiki, ikerketa suspertu eta bultzatu nahi du hainbat esparrutan; izan ere, berak bere bizitzan zehar hain era oparoan garatu zuen egitekoa sustatzea du helburu beka honek. Gisa berean, ikerketa zientifikoa zabaldu nahi dugu euskaraz, Jose Antonio Loidik hainbeste maite eta sustatu zuen hizkuntzaz. Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz egingo dira, bekaren iraupena 12 hilabetekoa da eta zenbatekoa 9.000 eurokoa (gordinak).

 

2016ko Jose Antonio Loidi ikerketa-beka "SASIARKAZIA (ROBINIA PSEUDOACACIA L.) ESPEZIE INBADITZAILEAREN AZTERKETA DENDROKRONOLOGIKOA BIDASOA BEHERA ESKUALDEAN" proiektuari eman zaio, Maddi Mujika Arrizabalaga eta Nere Amaia Laskurain andreek aurkeztutakoa (Alkatearen 475 Erabakia, 2017ko martxoaren 28koa).

 

Epaimahaia honakook osatu dute:

- Josune Gómez Sarasola and., Euskara Ordezkaria (epaimahaiburu).

- José Luis Loidi Fernández de Troconiz jn., Loidi familiaren izenean.

- José Monje García jn., Luis de Uranzu Kultur Taldearen izenean.

- Jorge Gimenez Bech jn., Euskara Ordezkariak izendatutako aditua.

- Iban Eguzkitza Luna jn., Euskara Arloko Zuzendaria (idazkari).

 

Diario Vasco 2017-7-04

Noticias de Gipuzkoa 2017-06-23

Bidasoko hitza 2017ko ekaina

 



 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org