Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

"KONTU TTIKIAK" haur jaioberrientzako kantak

haurra

KONTU TXIKIAK

Kontu Txikiak izeneko liburuxka eta CD-ROMa 0-6 urte bitarteko haurren guraso zein hezitzaile-irakasle euskaldun nahiz erdaldunei zuzenduta dago, adin hauetako haurrekin baliabide gisa erabil dezaten, eskolan edo etxean.

Baliabideak euskaraz daude: euskal tradizioko kantak, esaerak, etab. Haurrek dituzten behar eta egoera ezberdinetan erabiltzeko, multzotan sailkatuta daude:

  • Jana ematean erabiltzekoak
  • Mina hartzean
  • Lo hartzerakoan
  • Kulunkatzean
  • Ibiltzen ikastean

Euskal tradizioko kantez eta esaerez gain, haur hiztegi labur bat ere bildu du lan honek.

Liburuxkan jasotako hainbat kanta:

KONTU TTIKIAK liburuxka eta CD-ROMa Udalak antolatutako sentsibilizazio ekimenetan bakarrik banatuko dira. Informazio gehiago nahi izanez gero jarri harremanetan Euskara Arloarekin. Tel. 943 50 52 72

 



 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org