Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

UDAGIRO, Irunera etorri berrientzat hizkuntza errefortzu programa

puzle

 

UDARAN IRUNGO IKASTETXEETAKO IKASLEEK EUSKARA INDARTZEKO PLANA

 

 

UDAGIRO 2019

 

Baldintzak:

1.- Irunera etorri izana 2017/2018 edo 2018/2019 ikasturtean eta bertako ikastetxeren batean eskolatuta egotea (tokirik egonez gero, aurreko urteetakoak kontuan hartuko dira).

2.- Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako edota Bigarren Hezkuntzako ikaslea izan.

3.- Lehentasuna izango dute Hezkuntza Indartzeko Programan -HIP- parte hartzen duten Lehen Hezkuntzako ikastetxeek.

 

Bi ikastaro egingo dira: uztailean eta abuztuan, egunero 10:00etatik 12:00etara. Ikastaro bakarrean parte hartu ahal izango da.

 

UDAGIRO Irungo Euskara Arloak antolatzen duen ekimena da, udako oporretan euskararekin zailtasunak dituzten beste herrialde edo erkidego batzuetatik etorri berri diren haurrentzako antolatutakoa, euskararekiko duten lotura zeharo ez eteteko eta euskarara modu positiboagoan hurbiltzeko. Ekintza Irungo euskaltegietan burutzen da doan.

 

Bi helburu lortu nahi dira:

  • Beste herrialdeetatik edo erkidego batzuetatik etorri berri diren umerri euskarazko edukiak transmititzea.
  • Ikasle horien euskararekiko jarrera hobetzea.

Norentzat da?

Ekintza hau Irungo ikastetxeetan eskolatuta dauden Lehen Hezkuntzako 3. zikloko (5. eta 6. maila) eta Bigarren Hezkuntzako gazte etorkinei zuzendua dago.

 

Txandak: uztailean edo abuztuan

 

Ordutegia: 10:00etatik  12:00etara

 

              

 

 

 

 

 

 

 

 



Lotutako estekak:

Adobe Reader lortu

PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.

 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org