Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

Entitateek euskara sustatzeko ekimenentzako diru-laguntzak

Zera da deialdi honen xedea: Irunen euskararen erabilera sustatzeko edo indartzeko entitateek egindako egitasmoetarako diru-laguntzen kontzesioa arautzea, betiere Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren  (ESEP) helburu nagusiekin bat etortzen bada.

 

Diru-laguntzaren zenbatekoa 3.496 eurokoa da.

 

Berariazko oinarrietan lehenengo artikuluan xedatutako helburuak lortzen laguntzeko diru-laguntza hauen onuradun izaera izango dute diru-laguntzaren xedea den jarduera egin behar duten pertsona fisiko edo juridikoak, edota diru-laguntza jasotzeko zilegi egiten duen egoeran daudenak, gaitasun juridiko osoa eta jarduteko gaitasun osoa baldin badute eta deialdi honetan zehaztutako oinarri hauetako baldintzak betetzen badituzte baldin eta Irunen euskararen erabilera sustatzeko edo indartzeko ekitaldi edo jarduera zehatzak antolatzen baldin badituzte.

 

Halaber, onuradun izaera izan dezakete pertsona fisiko edo juridikoen taldeak, publiko zein pribatu, ondasunen elkarteek edo beste edonolako unitate ekonomiko mota edo ondasun banatuak, nortasun juridiko ez izan arren baldin eta egitasmoak, aktibitateak, jarrera diruz lagungarriak edo diru-laguntza ematea motibatzen duen egoeran badaude. 

 

JUSTIFIKAZIOA (2018ko abenduaren 15 arte):

- WEB (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.

Irungo Udalaren diru-laguntzak GAOn argitaratu dira 2018ko maiatzaren 23an, 98 zk.

 



 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org