Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

IRUN=2+1 egitasmoa

Zure esanetara gida

ZURE ESANETARA

 

Irun = 2 + 1

Combien de langues dakizkizu? Muchas gracias.

 

Euskara kalitate-faktorea delako, zure lana erraztu nahi dizugu.

Zerbitzuen sektorearen komunikazio-estrategien artean, euskararen erabilera oinarrizko zutabeetariko bat da, kalitatearen adierazle nagusietarikoa izateaz gainera. Irungo Udalak horren jakitun, Irun=2+1 egitasmoaren barruan hizkuntzaren inguruko materiala, zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen dizkizu.

Zure neurriko itzulpen-zerbitzua.

Zerorrek erabaki nolako kartela nahi duzun... gainerakoa gure esku!

Edonolako idatzia, edo testua prestatu behar baduzu (mezu komertzialak, faktura ereduak, bisita-txartelak, menuak...), hauxe duzu aukera. Zerbitzu honen bitartez, zeure kartelak edo idatziak euskara hutsean edo bi hizkuntzetan, zuk nahi bezala, izango dituzu doan.

Eskaera orrian itzuli beharreko testua, diseinu eredua (erreferentziak erabiliz), kartelaren tamaina eta posizioa eta kopia kopurua zehaztu eta bidali Euskara Arlora.

ˇ        Tamaina ereduak (157 Kb)

ˇ        Diseinu ereduak (153 Kb) 

Material eskaintza aukeran.

Zein material behar duzu? Eskatu behar duzun materiala:

Arlokako hiztegiak

Hiztegien zerrenda eta erreferentziak

 

Beste hainbat zerbitzu

  • Euskara ikastaroak merkatari eta ostalarientzat.

 

      ˇ       Euskara ikasi edo hobetzeko diru-laguntzak

 

 

  • Hizkuntza aholkularitza zerbitzu pertsonalizatua.

Eskaera egin

Behar duzuna eskatzeko eskaera orria bete eta bidali Irungo Udaleko Euskara Arlora:

Irungo Udala. Euskara Arloa

San Juan Harria Plaza,1

20304 Irun

Tel. 943 50 51 52

 



Lotutako estekak:

Adobe Reader lortu

PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.

 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org