Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

EUSKARAZ BAIETZ! Ikastetxeetako eskola orduz kanpoko ekimenetan euskara sustatzeko diru-laguntzak

 

2019-2020 ikasturterako diru-laguntza deialdiak GAOn argitaratuak 2019ko maiatzaren 14an, 89 zk.

Euskaraz Baietz! 2019-2010.

 2019-2020 ikasturteko justifikazioak aurkezteko epea: 2020ko abuztuaren 31 (COVID-19agatik moldatua). Egitasmoa udan garatzen bada, justifikatzeko epea 2020ko abenduaren 14 izango da.


 Euskaraz Baietz 2020-2021

Eskariak egiteko epea 2021ean argitaratuko da, 2020-2021 ikasturtean zehar egindako proiektuetarako.

 

Euskaraz Baietz! diru-laguntzak, Irungo ikastetxeetan, institutuetan eta elkarteetan euskararen erabilera indartzeko eskolaz kanpoko egitasmoetarako dira. Ez dira, beraz, diru-laguntzotan sartzen aipatu xedearekin zerikusirik ez duten ikastetxe edo institutu bakoitzaren ohiko jarduera pedagogikoari dagozkion ekitaldiak.

 

Eskatzaileak

Diru-laguntza hauek eskatu ditzakete:

  • Irungo Haur Hezkuntzako ikastetxeek (2. zikloa).
  • Irungo Lehen Hezkuntzako Ikastetxeek.
  • Irungo Bigarren Hezkuntzako institutuek
  • Hizkuntza Normalkuntza Plana (HNP) aurrera daramaten Irungo DBHOko institutuek.
  • Irungo Guraso elkarteek.

Jarduera esparrua

Diru-laguntza eskuratu ahal izateko, eskatzaileek aurkeztu beharko dituzte deialdi honen xede den sustatze-jarduera garatzen duten egitasmoak, betiere jarduera esparru hauetan sartzen badira:

  • Euskararen erabilera eta hizkuntzarekiko motibazioa sustatzeko estrategiak bideratzeko ikastetxeek, institutuek eta guraso elkarteek antolatutako egitasmoak.
  • Hizkuntza Indartzeko Programan (HIP) parte hartzen duten Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat euskara sustatzeko eta indartzeko antolatzen diren eskola-orduz kanpoko egitasmoak.

Aurkezteko modua

WEB (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.    

 

 

 



Adobe Reader lortu

PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.

 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org