Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

GU ERE BERTSOTAN: bertsolaritza sustatzeko programa

Bertsolaria idazten

AHOZKOTASUNA ETA BERTSOLARITZA

Ahozko komunikazioa lantzea da proiektu honen helburua, horretarako bertsolaritzaren hainbat baliabide erabiliz. Bertsolaritzak hizkuntza normalkuntzan lagun dezake, hizkuntza haurren eta gazteen aurrean prestigiatu eta erabiltzeko motibazio pizgarri izan daitekeelako.

Hitzaren bidez egiten den jolasa eta komunikazio ekintza den aldetik, euskal kulturaren adierazgarri arrakastatsua izan da eta oraindik, garaian garaiko hizkuntza eskakizunetara moldatzen jakin duelako.

Gainera, bertsogintzak ahozko adierazpidea hobetzea, komunikazio estrategia eraginkorrak baliaraztea, hizkuntza aldetiko sormena bultzatzea, jendaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzea, ideiak ordenatzen laguntzea eta komunikatzaile onak hezteko beste zenbait ekarpen interesgarri ekar dakizkioke eskolari. Beraz, bertsolaritza gure Hezkuntza Proiektuan jasotako helburuak bermatzeko tresna ezin hobea dugu.

 

Helburuak

  • Bertsogintza bitarteko delarik, hau da, eskola kurrikulumean bertsolaritza ezarriz, ikasleen euskararen erabilpen maila eta kalitatea handitzea.
  • Bertsotarako zaletasuna piztea eta bertsogintzari eskolako jardunean funtzionalitatea emanik, zaletuen beharrak eta gogoak elikatzea.

Funtzionamendua

Bertsogintzan "espezialistak" direnen laguntza dute ikastetxeek, bertsolari gazte talde batena hain zuzen ere, eskola kurrikulumean bertsolaritzari sarbidea emateko. Gune bakoitzeko arduradun batek osatzen du ikastetxeko bertsolaritza komisioa.

Ikasturte bakoitzaren bukaeran ebaluaketa bat egiten da, eta honen arabera proiektuari egokitzapenak ezarri, hurrengo ikasturtean jarraipena emateko.

Guztira 22.500 partaide inguru dira, ikasle eta irakasleen artean, 400 ikastetxetakoak.

2016-2017ikasturteko bertso jaialdiak, maiatzean, Amaia Kultur Zentroan arratsaldeko 18:00etan Argazkiak



Lotutako estekak:

Adobe Reader lortu

PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.

 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org