Saltar al contenido

Irungo Udalaren euskararen ataria

Irungo Udalaren Web Orria

Euskara ikasle txartela

Irunen euskara ikasten ari diren ikasle guztiek izango dute Euskara Ikaslearen Txartela jasotzeko aukera.

Txartel hau aurkeztuz, euskara ikasleek euskarazko produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa jasoko dute eta prezio eskuragarriagoak lortuko dituzte.


Euskara Ikaslearen Txartela eskuratzeko izen-emate orria Irungo euskaltegietan eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko administrazioetan egongo da.

Euskara Ikaslearen Txartelarekin, ikasleak
beherapenak lortuko ditu hainbat erakunde eta argitalpenek eskaintzen dituzten produktu edo sarreretan. Adibidez,  Amaia Kultur Zentroa, Oiasso Museoa, Donostiako Aquarium eta Eureka! Zientzia Museoa. Beherapenak euskarazko produktuetan Irungo Oskarbi eta Elkar liburu dendetan. Halaber,  baldintza bereziak izango dituzte Berria eta Oarso Bidasoko Hitza egunkarietan, Luma, Argia edota Gaztezulo aldizkarietan harpidetzeko.

Hainbat material, ekitaldietarako sarrera eta produkturen zozketetan parte hartzeko aukera izango du txarteldunak (euskarazko jokoak, liburu loteak, bidaiak, era guztietako materiala...)

Urtean zehar euskarazko material edota jardueren inguruko informazioa jasoko du.

KARNETA ESKATU

Nola eskatu karneta?  Eskari-orria jaitsi eta inprimatu behar da, datu pertsonalak bete eta euskaltegira eraman. Euskaltegiak beteko ditu bere datuak.

Eskaera euskaltegiak jasoko du eta eskatzaileak bere etxean jasoko du karneta, posta arruntaz.

Laguntzaileak

 



Adobe Reader lortu

PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.

 

itzuli

 
creative commons Euskara Arloa  •  Área de euskera
T. 943 50 52 72  •  E. euskara@irun.org